Mediateka:Tabakaleraren motorra izango da. Gaur egungo dokumentazio-baliabideetarako zentro bat, kultura bisualean espezializatua; bisita bakoitza esperientzia bat izango den eta erabiltzaileek aisia digitalaz gozatu ahal izango duten topagunea.
Irakurtzeko, entzuteko, ikusteko eta alokatzeko zerbitzuak, formazio-programak eta laborategiak, bideo-jolasetarako lekuak, informazioaren kudeaketarako aholkularitza... eskainiko ditu, paradigma gisa pantaila harturik.
Filosofiatzat software askea eta arrakastarako giltzarritzat bitartekaritza harturik, berrikuntza, sorkidetasuna eta lankidetasuna biziro bultzatuko dira bere proiektu guztietan.
Helburu hauetara bideratuko du bere programa:
-Tabakaleraren eta haren erabiltzaileen premiei erantzutera.
-Erabiltzaile guztiekiko elkarreragina bilatzea, informazioa eta esperientzia elkarrekin trukatuz.
Ingurune kultura-anitzarekin konprometitzea eta arrakala digitala txikitzea.
Eztabaida eta formazio egitasmoak:Ikasketa informalarekin eta auto-ikasketarekin, ezagutzaren trukearekin eta praktikarekin lotuta egongo dira, eta formatu ireki, malguetan garatuko dira, lantegi, mintegi, ikastaro, lantalde eta horrelakoen bidez.
Zentro honetako egitasmoetan eta jardueretan zehar-ikuspegi batez txertaturik, helburu hauek izango dituzte:
-gaur egungo kulturari buruzko gogoeta eta eztabaida guneak bultzatzea
-interesa duten ikasle, profesional eta herritarrei formazioa eskaintzea ikus-entzutezkoen ekoizpenean eta eduki digitaletan gertatzen diren aldakuntzei dagokienez.