DATOZENAK
ZINESAURIOAK (DINOSAURIOAK ETA ZINEMA)
Ekainaren 21ean hasita
Uda honetako aire zabaleko zine-zikloa, “Zinesaurioak” izenekoa, Cristina Enea Fundazioa eta Tabakaleraren arteko lankidetzatik jaio da. Bi instituzio horiek, fisikoki gertu egoteaz gain, bat egiten dute agenda kulturala sortzeko asmoan, eta beren komunitatea agenda horretako parte aktiboa izatea nahi dute. Uda ezinbesteko sasoia da Cristina Eneako parkean egingo den zikloaz gozatzeko. 3. edizio honek ere, natura eta naturarekin dugun harremanaren inguruan, zinetik eraiki diren narratibetara era ludikoan hurbiltzea sustatu nahi du.
“Zinesaurioak” izeneko udako zine-zikloak, zinegile ezberdinen ikuspuntutik, gizakia eta dinosauroen artean sekula gertatu ez zen harremana esploratzeko aukera ematen digu. Jatorri, iraupen eta formatu ezberdineko pelikulak eskainiko dira. Info +
Ekainak 25-28
Hirikilabs Tabakalerak bultzatutako eta Donostia - SS 2016ko markoaren barruan dagoen laborategi hiritarra da. Bertan teknologia sozial eta kolaboratiboak landuko dira, mundu digital eta sozialera hurbiltzera lagunduko dieten jardueren bidez.
HIRIKILABS-en lehenengo hilabeteak oinarrizko espazioaren prototipoa eraikitzera zuzenduta egongo dira; bertan, udara ondoren, programazioaren jarraipena emango da. Diseinu irekiko proiektu honen asmoa analisi eta diseinu prozesu kolektibo baten bidez espazioa bera eraiki eta hornitzea da, bere erabilera eta horrelako guneen beharren inguruan pentsatuko duena. Proiektuan, diseinu ireki eta kolaboratiboaren filosofiapean lan egingo da eta altzari eta horniduren diseinu eta eraikuntza bultzatuko dira. Horretaz gain ikerketa, hausnarkera eta baterako kolaborazioa barne hartuko dituen “Auzolan” moduko bat. + info
Ekainak 28-29
Arduinok eskaintzen dituen aukeretatik abiatuta argazkilaritza mundura gerturatzea eskaintzen duelako. Aurrerantzean kliskagailu, abiadura handi edo “time lapse” efektuak behar dituzten irudi-proiektuak aurrera eramatera erakutsiko digu. Info +
TABAKALERA OBRA
Asteazkenero, Tabakalerako eraikina bizitzen ari den obren inguruko edukiak argitaratuko ditugu. Eraikin barruan gertatzen ari diren eraldaketak ezagutzea ahalbidetu nahi dugu eduki horiek argitara emanaz. Argazkiak Idoia Unzurrunzagak eginak dira.