- Proiektu pedagogiko parte hartzaileak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Proiektu pedagogiko parte hartzaileak

Azken urteotan ikerketa ugari egin da hezkuntza proiektu partekatuen inguruan. Hezkuntzaren esanahia bera zabaltzen dute ekimen horiek  eta eragile ezberdinei ikasi eta elkarlanean aritzeko bidea ematen diete. Ezagutza eta metodologiak partekatu eta trukatzen dituzte eta prozesuetan parte hartzen dutenen errealitatea eraldatzeko gaitasuna daukate.

Proiektu horiei buruzko interesa nabaria da eta Tabakalerako Hezkuntza lantaldeak praktika horien inguruan gogoeta egin eta bide horretan diharduten proiektuek ezagutzeari garrantzitsua iritzi dio. Horregatik, beraien ezagutza eta bizipenak partekatzeko gonbitea egin diete bi eragileri, Mireia Baz eta Maialen Gorosabel, Txatxilipurdi kolektiboko kideei. Biek ibilbide luzea egin dute hezkuntza ez-formalaren eremuan Arrasaten eta bertan garatu dute Haurrasate izeneko proiektua. Hezkuntza prozesuak ludotekatik atera eta herri osoan barrena ekimenak programatu dituzte, haur eta gazteekin elkarlanean. Bestalde, Oarsoaldeko eragileak ere izango dira mahai-inguruan. Proiektu ezberdinak aurrera atera dituzte bertan, gue komunak elkarlanean diseinatzea izan dute jomuga, eskualdeko hezkuntza komunitatearekin batera.

Ikertzen eta ikasten jarraitzeko, eta Auzoko Hitzak esperientzia baliagarria izan dela berresteko aukera izango da ekitaldi hau. Bertan aurkeztuko diren beste proiektuekin bizipenak partekatzekoa.