JoLabs - Udako teknologia txokoak 2019 - Olaia Antero | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Udako teknologia txokoak 2019

Udako teknologia txokoak

Udako goizak igarotzeko plana da honakoa. Asteartetik ostiralera, Hirikilabsen, gazte eta familientzat teknologia txokoak izango ditugu. Txoko hauetan Hirikilabs laborategian lantzen diren gaiak jorratuko ditugu eta proiektuak egiteko aukera izango da. Elektronika, oihalgintza, 3D diesinua edo programazioa izango dira, besteak beste.

Robotak, kamisetak, bideojokoak, plastilina eroalea, zirkuitu elektrikoak etab. egiteko aukera izango dugu. Udako goizak familian edo lagunartean igaro, ondo pasa eta, bide batez, zer edo zer ikasteko espazioa izango da.

 

Guests

Olaia Antero

Ingeniaria