2deo Ikus-entzunezko esperimentazioa bultzatzeko deialdia 2019 | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

2deo Ikus-entzunezko esperimentazioa bultzatzeko deialdia 2019

2DEO sorkuntzara zuzendutako laborategia da; eta, ondorioz, bere helburua industriaren eta teknologiaren sektoreak bultzatzea da, ideia berrien haztegi eta horien erakusleiho gisa lan eginez.

2DEO ikus-entzunezkoen laborategi berriak honako lan-ildo hauek lantzen ditu: nazioarteko enpresekin kooperazioa sustatzea edukien identifikazio- eta esperimentazio-prozesuetan, eta ikus-entzunezkoen sektoreak esperimentazioa eta prototipoak sustatzea.

Tabakalerak sorkuntza-zentro gisa eta 2DEOren bidez (euskarazko ikus-entzunezkoen laborategia), ikus-entzunezkoen sektorera irekitako laguntza ekonomikoa bat aurkezten du. Deialdiaren helburu nagusia ikus-entzunezko proiektuen fase esperimentala eta garapena babestea da.

Deialdi honen eta Tabakalerako beste programa batzuen bitartez, hainbat eragilek eta beren proiektuek partekatu dezaketen espazio bat sortu nahi da, izan litezkeen kolaborazioak sustatzeko.

 

 

 

 

 
  • Aurkezpen epea: 2019-06-14 12:00 - 2019-07-14 23:00
  • Egoera: Itxita
Proposamena bidali