Arriguri | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Arriguri

Mimoz, ganoraz. Sorkuntzaren pausu txikienari garrantzia emonda eraikitzen doguz piezak. 
Homogeneotasunaren munduan, bakoitzarentzako berea eta ez beste inorena eskeintzen dugu, bezeroaren indarguneak sendotuz.
Lan berri bakoitzarekin hunkitzen gara. Produkzioaren baliabide garaikide eta disziplina ugarienak erabiltzen ditugu, joera eta ukitu profesionalak eskeintzeko. 
Hurbiltasunaren aldeko apostua egiten dogu, zentzu guztietan. 
Baita euskara, euskal kultura eta herri/gizarte eraikuntzaren aldekoa.