Arte garaikideko erakusketak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Arte garaikideko erakusketak

Compártelo:
  • Urtea: 2019

Tabakalerako erakusketen programak honako ildo hauek jarraitu ditu orain artean: ibilbide ertaineko eta nazioarteko proiekzioa duten artisten bakarkako erakusketak, artista gazteagoen proiektu zehatzak, artistei egindako fokuak, bertan ekoiztutako tesi-erakusketa kolektiboak, edo komisariotza deialdietatik eratorritakoak. Guztietan euskal testuinguruko artistak egon izan dira, beste jatorri batzuetako artistekin batera.

2019ko erakusketa programan mugarri garrantzitsu bat izango dugu, erakusketa areto berri bat zabalduko baita Tabakaleran, eraikineko erakusketei zentraltasun eta ikusgarritasun handiagoa emango diena.

Eta erakusketa areto berria inauguratzeko Esther Ferrer artista donostiarraren erakusekta bat izango dugu. Proiektu honen bitartez, erakusketa aretoaren inguruan gogoeta egitea da gure asmoa, obraren eta ikusleen artean beste era bateko harremanak sustatzea. Erakusketa aretoa ariketarako, ekintzarako eta pentsatzeko leku gisa ulertzeko gonbidapena da erakusketa hau.

Udako hilabeteetan zehar edukiko dugun erakusketak, ohi bezala, arte garaikidea eta ikus-entzunezkoaren mundua uztartzen dituen ikuspegia izango du ardatz, zinearen eta artearen arteko gurutzaketak aurkitzea, eta ikus-entzunezkoa arte- eta zinema-espresiorako bitarteko gisa ulertzea xede. Oraingo honetan proposamena bikoitza izango da, Jumana Manna eta Uriel Orwol artistei eskainitako erakusketa banarekin.

Urtea amaitzeko, beste proposamen bikoitz bat izango dugu. Alde batetik, Madrassa kolektiboak 2018 urtean zehar Tabakaleran egindako komisariotza egonaldian landutako proiektua izango dugu, eta bestetik, Filipa Cesar artista portugaldarrari eskainitako bakarkako erakusketa. Cesar azken lana, hain zuzen, iazko Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean saritua izan zen.

Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23...

2019-04-05 > 2019-05-26

Tabakalerak erakusketa-areto berria zabalduko du Esther Ferrer artista donostiarrari (Donostia, 1937) eskainitako mostra zabal batekin. 

+ Info

Jarduerak

Udako erakusketak: Uriel Orlow & Jumana Manna

2019-06-07 > 2019-10-06

Jumana Manna eta Uriel Orlow artistei eskainitako erakusketa-eskaintza bikoitza.

+ Info

Jarduerak

Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange

2018-12-01 > 2019-03-10

Darcy Lange (Aotearoa/Zeelanda Berria, 1946-2005) bideo-artearen aitzindari eta flamenko-gitarristaren lanarekiko interesak Tractora Koop. E osatzen duten artistak Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange aurkeztera eraman ditu.

+ Info

Jarduerak

L'Intrus

2018-10-26 > 2019-02-03

Natasha Marie Llorensek komisariatutako talde-erakusketa, Llorensek 2017an zehar Tabakaleran egindako komisariotza-egonaldiaren emaitza. L’intrus erakusketak ezezagunaren irudikapen etiko eta konplexu bat egitea zein zaila den aztertzen du.

+ Info

Jarduerak

Rosa Barba. Drawn by the Pulse

2018-06-22 > 2018-10-14

Cristina Cámarak komisariatutako Rosa Barba artistaren erakusketa.

+ Info

Jarduerak

Itziar Okariz. I Never Said Umbrella

2018-02-16 > 2018-06-03

Itziar Okariz artistaren erakusketa, Beatriz Herráezek komisariatua.

+ Info

Jarduerak

Cale, cale, cale! Caale!!!

2017-10-27 > 2018-02-04

Juan Canela komisario duen erakusketa kolektibo horrek magiak, errituak eta irrazionala denak Antropozeno garaian naturan zer leku duten aztertzen du.

+ Info

Hot Iron Marginalia

2017-10-27 > 2018-02-04

Hot Iron Marginalia erakusketan, Adrià Juliàk oinarri hartzen ditu eliza erromanikoen argazki-bilduma bat, artelanen zirkulazioa eta trafikoa, gatazka eta paisaia ikuskizun bihurtzeko joera, eta, hortik abiatuta, kontakizun historikoen eta mediatikoen arteko kointzidentziak eta aldeak aztertzeko bide ematen duten bazterreko oharrak berreskuratzen ditu.

+ Info

Jarduerak

Eric Baudelaire. Ramón Raquello eta bere orkestraren musika

2017-06-23 > 2017-10-15

'Ramón Raquello eta bere orkestraren musika' Eric Baudelaire artistak espainiar estatuko erakunde publiko batean egiten duen eskala handiko lehenengo erakusketa indibiduala da.

+ Info

Jarduerak

Activities