- Artelanen bereizmen super altuko (gigapixelak) irudi-digitalizazioak egiten ikasteko lantegi teoriko-praktikoa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Artelanen bereizmen super altuko (gigapixelak) irudi-digitalizazioak egiten ikasteko lantegi teoriko-praktikoa

La ventana digital - taller

 

Aparteko eragina sortzen dute artelanen bereizmen super altuko irudiek. Haien bitartez, erabiltzaileari lehen begi-kolpean ikus dezakeenetik haratago joatea ahalbidetuko dion esperientzia pertsonalagoa eta interaktiboa bilaka daiteke artea. Lantegi honetako parte-hartzaileek zuzenean ikusiko dute prozesu erraza, azkarra eta zoragarria izan daitekeela artelanen bereizmen super altuko digitalizazioak egitea.

 

 

PROGRAMA

1. eguna – 2 ordu

Teoria, adibide zehatzekin. Gigapixel irudiaren kontzeptu espezifikoak

  • Zer da?

    • Gigapixel irudi motak xedeen arabera

    • Panoramak vs Kultura-ondarea.

  • Nola sortzen da?

    • Mosaiko eta gainjartze kontzeptuak

  • Kultura-ondarea lortzeko metodologia:

    • Ikuspuntu bakarra

    • Ikuspuntu anitzak

    • Bataren eta bestearen abantailak eta desabantailak

  • Lan piktorikoen Gigapixel irudi bat lortzea:

    • Irizpideen arabera erdietsi beharreko xedeak

    • Beharrezko ekipoa

      • Unitate robotizatuak

      • Ekipo fotografikoa

    • Aintzat hartu beharreko alderdiak

      • Leiarrak aztertzea

      • Nodo optikoa

      • Fotogramaren tamaina

    • Plangintza

      • Lan egiteko tokia eta giroa

      • Argiztapena

      • Kolorearen kudeaketa: kolorea kudeatzeko eta babesteko estandarrak

    • Postprodukzioa

      • Metodologia orokorra, ekipoak eta aintzat hartu beharreko alderdiak

      • Kolorearen eta prozesatuaren kudeaketa

      • Irudiak “josteko” softwareak.     

        • Proiekzio geometrikoak

        • Nodo optikoa

        • Kontrol-puntuak

      • Off-line eta on-line bistaratzea Aintzat hartu beharreko alderdiak

  • Merkatuan dauden beste aukera batzuk: eskuzko buruak edo buru robotizatuak

 

2. eguna – 2 ordu

Obra piktorikoaren digitalizazioa nola egiten den erakutsiko da urratsez urrats, jardunbide onak analizatuz, laborategian ekipoan manipulatuz eta 1. eguneko saio teorikoan landutako kontzeptu teorikoak errepasatuz. 2. eta 3. egunetarako lantaldeak osatzea.

 

3. eguna – 2 ordu

Ikastaroko parte-hartzaileek osatutako lantaldeek obra piktorikoen digitalizazio-saio bat egingo dute ROB digitalizazio-unitateen bitartez. https://www.youtube.com/watch?v=B8AW_Ut3xMc

 

4. eguna – 2 ordu

Ikastaroko parte-hartzaileek osatutako lantaldeek obra piktorikoen digitalizazio-saio bat egingo dute ROB digitalizazio-unitateen bitartez. https://www.youtube.com/watch?v=B8AW_Ut3xMc

Gomendatutako ekipoa: Ordenagailu eramangarria

 
 

Interesa dakizuke

Erakusketak
2019-05-31 > 2019-07-31

Teknologia berriek sustatutako eraldaketa...

Lekua:

+ Info