- Auzoko hitzak: erakusketa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Auzoko hitzak: erakusketa

Auzoko hitzak erakusketa

Inaugurazioa: 2015eko Martxoak 6, 17:00etatik 19:00etara.

 

Auzoko Hitzak Tabakalerako mediazio arloak eskolekin elkarlanean martxan jarritako lehenengo proiektu pilotua da. Egiako Aitor Ikastola, Maria Reina Eskola eta Mundaiz Ikastetxearekin batera garatzen ari garen proiektu pedagogiko honek euskara, auzoa eta kultur ekoizpena ardatz gisa ditu.

Euskara, “Ikasle Euskaldun Eleanitzak sortzen” egitasmoaren barruan kokatzen delako; Auzoa, pedagogia eta espazio publikoaren arteko harremana landu nahi delako hezkuntza komunitatea indartuz; eta Kultur ekoizpena, hezkuntza prozesuetan kultura ere sortzen ari garelako.

Urria eta martxoa bitartean lehen hezkuntzako 9 talde eta Egiako agente eta komertzio ezberdinekin aritu gara elkarlanean. 8 saiotan (talde bakoitzarekin) ikasleek erabiltzendituzten espazioen inguruko azterketa egin dute, beste erabilera batzuk  proposatuz eta euskararen erabileraren inguruan hausnarketa eginaz. Talde bakoitzak leku ezberdin batean esku hartzea burutu du, honetarako artefakto bat sortuz.

Erakusketa honek sortutako material eta prozesu guztiak jasotzen ditu (interbentzioak, bideo-gutunak, soinuak, marrazkiak, argazkiak...). Aste osoan zehar, parte hartu duten eskola taldeak erakusketa bisitatuko dute, beste talde batekin elkartuz, elkarri prozesuaren berri emateko eta beraien proiektuak aurkezteko.

Honetaz gain, erakusketarekin batera jarduera programa bat izango da. Lantegi, proiekzio eta hitzaldi batzuen bidez hezkuntza proiektu kolaboratiboen inguruko ikerketan sakonduko dugu.

Documentación

Argazkiak

Auzoko hitzak. Erakusketa

Auzoko hitzak. Erakusketa

Auzoko hitzak. Inaugurazioa

Auzoko hitzak. Inaugurazioa

Eskolek erakusketa bisitatzen

Eskolek erakusketa bisitatzen

Auzoko hitzak. Inaugurazioa

Auzoko hitzak. Inaugurazioa

Esku-hartze finalak Egian

Esku-hartze finalak Egian

Videos

Auzoko hitzak. Bideogutunak

Auzoko hitzak. Bideogutunak