Belako | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Belako

Belako, 2011. urtean sorturiko musika talde bat da. Lore eta Josu Billelabeitia neba arrebek, Cris Lizarraga eta Lander Zalakainek osatzen dute. Estudioko bost disko kaleratu dituzte orain arte. Horietako hiru, LP edo iraupen luzeko diskak dira. 2016an, munduan zehar biran hasi ziren eta gaur egun laugarren diska luzea grabatzeko asmoarekin daude. Euskaraz ere abesten duten arren, ingelesa da gehien erabiltzen duten hizkuntza eta beraien letretan, gaur egungo gizarteko arazo eta gaiak jorratzen dituze, ikuspegi kritiko batetatik.