[node:title]
2019-05-28 10:54

2deo: euskarazko ikus-entzunezko laborategia martxan

2deo ikus-entzunezkoen laborategiaren emaitzak hasi dira ikusten. 25 proiekturekin ari gara lanean asmo bakarrarekin: laborategira datozen produktu, ideia edo proiektuekin kontrasteak egitea, puntu ahulak detektatzea, indarguneak azaleratzea eta azkenik merkatuan lehiakorragoak bihurtzea.

Esperimentazioaren bide honetan ez da dena arrakasta izaten ari, hala ere, pozik gaude proiektuekin egiten ari garen bidearekin. Emaitzak badira, baina emaitzez gain, ezberdin lan eginda egiten ari garen bidea bera ere interesgarria da, prozesua. Etorkizun ertainean prozesu horretatik pasatutako lanek emango dute zer esana.

Maiatzaren 31tik aurrera gure egitekoan erren genuen atal bati emango diogu irtenbidea: ikus-entzunezko sektorearen profesionalen arteko harremana. Proiektuak jarri ditugu elkarrekin lanean, baina lortzeko daukagu oraindik sektorekoen arteko harremana eta baita sektorez kanpokoekin trukea erraztea. Horretarako zabaldu dira 500 metro koadro Tabakalerako lehen solairuan eta amaituta ditugu 3 post-produkzio leku, 18 lagunendako co-working gunea, master classetarako plaza… Sektorerako topagunea izango da 2deo, zalantzarik gabe.

2deo laborategian jarraituko dute hasita ditugun bi master class-ek ere: kolorimetriaren gainekoa, bata (30 partaide) eta efektu bereziei buruzkoa bestea (50 partaide). Laborategian bertan topatu ahal izango gara Tabakaleran kokatuta dagoen zine eskolako ikasle eta irakasleekin, 2deon izango dira ekainean bertan azpitituluen gaineko jardunaldiak, izango dira teknologia eta zinema batzen dituen 3 eguneko jardunaldiak Zinemaldiarekin batera antolatuak… Eta izango da hiru laguneko lantaldea sektoreko ekintzaileei lana errazteko asmoz.

Deialdi berri bat ere jarriko dugu martxan 115.000 eurorekin. Hiru atal izango ditu laguntza deialdiak: nazioartekotzea, teknologia eta i+d+i edukiak. Denak ikus-entzunezkoekin zerikusia duenak eta lagunduko den xedea argi izanik: esperimentazioa. Animatzen zaituztegu zuen ideiak gurekin partekatzera eta baita maiatzean izango den inaugurazio ekitaldira ere. 

 

 

Iban Arantzabal, 2deoren koordinatzailea

 

 

Gehiago irakurri

  • 2019-05-15

    Erakusketa aretoa jolastoki bihurtua

    Umeak aretoan korrika sartu eta podioan gora hasi orduko gurasoak entzuten ditut atetik, ezer ez ukitzeko oihuka. Momentu horietan hasten da nire bitartekaritza lana. Ukitu eta jolastu, esperimentatu, izan zu zeu performerra!! Eta berriro ere...

    Gehiago irakurri
  • erakusketa areto berria tabakalera
    2019-03-26

    Nortasun handiko kubo txuria

    Artearen historian adituak direnen artean, badaude artelanen irakurketa egiteko orduan, erakusketen historian fokua jartzea interesgarria dela uste dutenak. Arte garaikidearen diskurtsoa erakusketen bidez eguneratu beharra dagoela azpimarratzen dute,...

    Gehiago irakurri
  • DSS2016EU Capitalidad Hiriburutza
    2019-03-12

    2016, urte bat baino askoz gehiago

    Dagoeneko ia hiru urte igaro dira, Donostian eta Gipuzkoan Europako Kultur Hiriburutzarekin batera sartutako olatu ikaragarria atzean utzi genuela. Atzean geratu dira itsasargiak ardatz hartuta antolatu ziren 3000tik gora ekintza eta baita hautagaitza...

    Gehiago irakurri
  • Graves without a name
    2019-03-07

    2019ko apirila. Tabakalerako zine-programa

    3, Asteazkena, 20:00 FOKUAK: AGNÈS VARDA (NOSFERATU)Les Glaneurs et la glaneuse, 2000, 82'   4, Osteguna, 19:00 FOKUAK: GALDERA BATZUK Giza eskubideen zinemaldiarekin elkarrizketak / Zine garaikideaDubina dva (Depth Two), Ognjen Glavonic, Serbia, 2016...

    Gehiago irakurri
  • 2019-02-19

    2019 martxoa Tabakalerako zine programa

    PROGRAMA. 2019KO MARTXOA   1 Ostirala, 19:00 FOKUAK: TERRATREME FILMES (PORTUGAL). FILM LABURRAK (80’)Um Campo de Aviação, Joana Pimenta, Portugal, 2016, 14'Ascensão, Pedro Peralta, Portugal, 2016, 17'Altas Cidades de Ossadas, João Salaviza, Portugal...

    Gehiago irakurri