Blog Tabakalera

2deo: euskarazko ikus-entzunezko laborategia martxan

2019-05-28 10:54

2deo: euskarazko ikus-entzunezko laborategia martxan

2deo ikus-entzunezkoen laborategiaren emaitzak hasi dira ikusten. 25 proiekturekin ari gara lanean asmo bakarrarekin: laborategira datozen produktu, ideia edo proiektuekin kontrasteak egitea, puntu ahulak detektatzea, indarguneak azaleratzea eta azkenik merkatuan lehiakorragoak bihurtzea.

Esperimentazioaren bide honetan ez da dena arrakasta izaten ari, hala ere, pozik gaude proiektuekin egiten ari garen bidearekin. Emaitzak badira, baina emaitzez gain, ezberdin lan eginda egiten ari garen bidea bera ere interesgarria da, prozesua. Etorkizun ertainean prozesu horretatik pasatutako lanek emango dute zer esana.

Maiatzaren 31tik aurrera gure egitekoan erren genuen atal bati emango diogu irtenbidea: ikus-entzunezko sektorearen profesionalen arteko harremana. Proiektuak jarri ditugu elkarrekin lanean, baina lortzeko daukagu oraindik sektorekoen arteko harremana eta baita sektorez kanpokoekin trukea erraztea. Horretarako zabaldu dira 500 metro koadro Tabakalerako lehen solairuan eta amaituta ditugu 3 post-produkzio leku, 18 lagunendako co-working gunea, master classetarako plaza… Sektorerako topagunea izango da 2deo, zalantzarik gabe.

2deo laborategian jarraituko dute hasita ditugun bi master class-ek ere: kolorimetriaren gainekoa, bata (30 partaide) eta efektu bereziei buruzkoa bestea (50 partaide). Laborategian bertan topatu ahal izango gara Tabakaleran kokatuta dagoen zine eskolako ikasle eta irakasleekin, 2deon izango dira ekainean bertan azpitituluen gaineko jardunaldiak, izango dira teknologia eta zinema batzen dituen 3 eguneko jardunaldiak Zinemaldiarekin batera antolatuak… Eta izango da hiru laguneko lantaldea sektoreko ekintzaileei lana errazteko asmoz.

Deialdi berri bat ere jarriko dugu martxan 115.000 eurorekin. Hiru atal izango ditu laguntza deialdiak: nazioartekotzea, teknologia eta i+d+i edukiak. Denak ikus-entzunezkoekin zerikusia duenak eta lagunduko den xedea argi izanik: esperimentazioa. Animatzen zaituztegu zuen ideiak gurekin partekatzera eta baita maiatzean izango den inaugurazio ekitaldira ere. 

 

 

Iban Arantzabal, 2deoren koordinatzailea

 

 

Zure iritzia adierazi