Blog Tabakalera

Aurriritzirik gabeko zinema. Flúor.

2018-06-05 11:47

Aurriritzirik gabeko zinema. Flúor.

 

Badago zinema sailkaezin bat, zeinarentzat beste definizio batzuk asmatu behar baitira. Fluor zinema buruaren eta arimaren egoera bat da: generoak nahasten dituen eta umorearekin eta metazinemarekin jolasten den zinema; historiaren eta beren buruaren oso jakitun diren pelikulak, inolako aurreiritzirik gabe berrirakurketak proposatzen dituztenak. Fluor zinema onomatopeia bat da, oihu bat, kultuzko fanzine bat. B seriearen eta Z seriearen ondotik, Fluor zinema iritsi da. Erabateko askatasuna: jarduteko moduan, pertsonaien roletan, irudiak musikarekin, erritualarekin, “arty”-arekin, gorputzekin eta kamerarekiko begiradarekin erlazionatzeko moduan.

XXI. mendeko zinema da: gaur egun, ikus-entzunezkoarekin dugun harremanak aurreiritzirik gabe nahasten ditu Youtube eta sakelakoetako emotikonoak, XX. mendean ikusten genituen film klasikoen oroitzapenarekin. Ilunpetan distira egiten duen zinema da fluor zinema. Asteburu osoko ziklo trinko hau diskoteka bat bezalakoa da, non kamiseta zuri guztiek, zureak barne, beste dimentsio batera igaro bagina bezala distiratzen baitute.

 

Zure iritzia adierazi