Blog Tabakalera

Irratiak ahotsak ekartzen dizkigu etxera

2016-10-27 15:03

Irratiak ahotsak ekartzen dizkigu etxera

Tabakalera irrati bilakatuko da bihar. 10 orduz zuzeneko emisioa egingo dugu Patiotik mundu osora. Zaragoza, Salamanka, Bartzelona, Madril, O Porto… Bertako eta urruneko leku eta ezusteko txokoetan entzun ahal izango da LaPublika radio symposiumaren seinalea. Taxian bazoaz Donostian barrena, agian gure programa entzunaz egingo duzu bidaia.

lapublika_azkuna.jpg

Arte sorkuntzak eremu publikoan eragina duela badakigu. Irudiek erabateko garrantzia dute gure eremu publikoan, baina zertan eta nola eragiten duen aztertuko dugu 100 gora eragileren laguntzaz. Horretarako, hitza eta hotsa, irratia izango dugu oinarrizko tresna eta lagun ugariren ekarpenak jasoko ditugu:

Rosalyn Deutsche, Jaime Iregui, Elvira Dyangani Ose, Daniel G. AndúJar, Miren Gaztañaga, Niño De Elche, Belén Gopegui, Michelle Teran, Rosa Casado eta Mike Brookes, Sra. Polaroiska, Dr. Maha, Laura Sam, Coro Musikalis, Marina Sorín, Ainhoa Agirreazaldegi, Alaia Martin, What, How & For Whom / Whw, Sangre Fucsia, Okela, Sahatsa Jauregi, Olatz Otalora, Gentz Del Valle, Pcap / Akbild Vienna, Oier Iruretagoiena, Aziza Brahim, Societat Doctor Alonso Y Moaré Danza, Mugatxoan, Iñar Sastre, Amaia Urra, Los Torreznos, Tremenda Jauría, Mutamassik, Alex Tarragüel, Alicia San Juan, Goizalde Landabaso, Richard Huw Morgan, Dj Gurebesta Y Patty Hearst, Grupo Orea, Grupo Pedagogías y Esfera Pública, Lur-Lan Baserritar Elkartea, The Loaf…

Aktibismotik gertu dauden proposamenak izango ditugu, baina baita poesiaz beterikoak ere. Eguzkia gordetzen ari den unean munduko hiri ezberdinekin bat egitea proposatu digute Rosa Casado eta Mike Brookes artistek. Osaka, Ramala, Atenas… hiri horietan bizi diren lagunekin bat egingo dugu gure irratsaioa eten eta magiaz beteriko une hori bizitzeko.

Tabakalerako hormek Donostiaren hotsak erakutsiko dituzte ilunabarrean Oier Iruretagoienaren eskariz eta ondoren Dabadabara joango gara. Bertatik jarraituko dugu saioa hitza eta dantza uztartuz. Gonbidatuta zaude. Eta ezin baduzu bertan egon, #lapublika traola erabili eta zure mezua irakurriko dugu zuzenean. Guztion artean eta guztion ekarpenekin osatuko dugu saioa.

consonni eta Tabakalera

Zure iritzia adierazi