Blog Tabakalera

Zirikatzen gaituen zerbait

2018-09-28 13:50

Zirikatzen gaituen zerbait

Kantatu eta dantzatu, ikertzeko tartea hartu, elkarrekin jan, ibili edo irakurri. Edozein ekintzak dauka tokia, edozein formatuk, edozein gaik. Kolektiboan egingo dugu, irakasleekin, ikasleekin, hemendik pasatzen denarekin, korapilatzeko aukera ematen duenarekin. Praktikak diosku, ikasketa gertatu gertatzen dela ikusten ez dugun arren. Tabakaleran egindako lau urteotako lanak erakutsi digu hezkuntza noranzko anitzeko ezagutzen transmisio hutsa, jakintzak askotariko zentzutan eta forma ezberdinetan zirkulatzen duen prozesu bat dela, gutako bakoitzarengan modu ezberdin batean eraginez. Prozesu horretan, badago aktibatzen gaituen zerbait, interesa pizten digun zerbait, mugitzen gaituen zerbait, enbarazu egiten digun zerbait, haserrearazten gaituen zerbait, erakartzen gaituen zerbait, zirikatzen gaituen zerbait. Hemen daukazu 2018/2019 ikasturterako komunitatearekin planteatutako lanaren erakustaldi txiki bat. Eta egongo da gehiago. Bilaketa egin nahi dugu, zer den elkarrekin pentsatzea eragiten gaituen hori, gonbidatzen gaituen hori.

Leire San Martin, Hezkuntza arloko arduraduna

Etiketak
Zure iritzia adierazi