[node:title]
2019-05-15 12:46

Erakusketa aretoa jolastoki bihurtua

Umeak aretoan korrika sartu eta podioan gora hasi orduko gurasoak entzuten ditut atetik, ezer ez ukitzeko oihuka.

Momentu horietan hasten da nire bitartekaritza lana. Ukitu eta jolastu, esperimentatu, izan zu zeu performerra!!

Eta berriro ere harridura aurpegiak.

Estherrek jolastu dezagun nahi baitu. Bere eskuzabaltasun guztiarekin bere proposamenak eskaini baitizkigu. Hauek geure erara ulertu eta egiteko.

Pentsatzera, lotsatzera, ausartzera eta batez ere gure gorputzetik esperimentatzera gonbidatzen gaitu. Aldi berean, momentu oro, publiko zein performer izatera.

Erakusketa interaktiboa dela dakienik ere badago, Donostia oso txikia baita. Eta egin beharko dutenaren aurrean, prestu, baina urduri sartzen direnak.

Esther Ferrerren lana ezagutzen ez zutenentzat ere, bere proposamena barru barrutik  ezagutzeko aukera ezin hobea.

Pertsona ugari pasa dira jada erakusketatik, eta askok aktibatu dituzte lanak. Hauek izan dira seguraski esperientzia handiena eraman dutenak etxera.

Gogoratzen ditut, manga arropa jantzita zeramaten bi neskatilak “V” formako espekulazioak lanean beraien gurasoak manipulatzen bota zituzten barre algarak.

Gogoratzen ditut, 80 urtetik gorako bi aitonak. Eskolako patioa bailitzan  sokarekin jolasean  eta makilak eskuan hartuta kantuan. Eta gogoan dut noski  amaieran elkarri eman zioten besarkada goxoa.

img_20190407_125159.jpg img-20190504-wa0003.jpg  img_20190413_130023.jpg

Askotan aritu naiz denbora abesten ZAJ kontzertuan. Beti ere pertsona, doinu eta erritmo desberdinetan. Denboraren subjektibotasuna bizi izan dugu elkarrekin. Minutu baten eternitatea. Italiar bikote harekin erromantizismora bueltatu ginen ia.

Bermeoko emakume taldeaz gogoratzen naiz, Estherren ahizparen lagunak guztiak. 65 urtetik aurrera lotsa galdua zutela esplikatu zidaten. Pozgarria edo azalorea buruan jarrita egin zituzten barreez ere oroitzen naiz.

Gogoratzen dut Londresko bikote gaztea, Espectáculo / Olucatcepse poemaren irakurketa aho-korapilotsuan murgilduta.

Gogoratzen ditut, Madrilgo bi artistak. Akzioak egin bezain pronto beraien esperientzia idatziz ibili zirenak.

Gogoan dut Esther Ferrer idolatratzen zuen Arte Ederretako ikasle gaztea!

Gogoratzen ditut, Txinar jatorrizko bi estatubatuarrak. Egiten aritu ziren guztiaren argazkilari izan bainintzen.

Gogoratzen ditut, begi urdineko neskatila haren negarrak, txartelekin jolasten jarraitu nahi zuela arren eskatzen zuen artean. 

Gogoan ditut ABCD puntuetan zehar etengabeko jolasean aritu ziren aita semeak.

Nola ez gogoratu, birritan etorri diren nire lagun Amaia eta bere lagun taldea. Akzio guztiak egiteko helburua izan dutenak.

Gogoratzen ditut Atzegi elkarteko  bi taldeak. Akzio guztiak mota guztietako pertsonentzat egokitzen baitira.

Gogoratzen ditut, txakurrarena egin edo eta lorontzia buru gainean jarrita seme alabak irribarrez leherrarazi zituzten gurasoek.

Gogoratzen dut, bere bilobaren aurrean, minutu batez, orgasmo bat irudikatu zuen amona.

Gogoratzen ditut Irlandako familia jatorra, hegoafrikarrak eta Frantzia aldetik etorritako bisitari ugariak…

Gogoan ditut, Natura edo eta Performancea gai-buru hartuta izan ditugun etengabeko elkarrizketak

Gogoan ere Alemaniarren aulki karrera…

Sokak eman dizkigun momentu erromantikoak..

Granadako Pedro..

Ainara eta bere lagun abeslariak…

Paula eta mutil kubatarra….

Esmeralda eta ama..

Gehiago irakurri

  • Rosa Barba. Drawn by the Pulse
    2018-10-31

    Eloy & Rosa

    Lehen aldia izan zen Kutxa Kultur Arteguneak eta Tabakalerako erakusketa aretoak beren erakusketak gurutzatu eta bisita bateratu bat antolatzen zutena. Eloy de la Iglesia zinemagileari eta Rosa Barba artistari eskainitako erakusketak bisita bakar...

    Gehiago irakurri
  • ERAKUSKETA GORPUZTU: HURBILDU, EGON, ENTZUN
    2018-10-22

    ERAKUSKETA GORPUZTU: HURBILDU, EGON, ENTZUN

    Tabakalerako aretoko langile bezala (Kearen artxibogileak erakusketa), azkar ikasi dut bisitak kalitatezkoak izateko gakoetako bat publikoa entzutea dela. Obrarekin duten erlazioak euren hitzetik kontatzea. Erlazio hauek erakusketaren eskutik...

    Gehiago irakurri
  • 2018-10-16

    ETA PUNTU!

      Eta puntu! Guztiok trikotatzera artileakin puntua egiteko Ubiken hilero antolatzen dugun topaketa bat da. Bi ordu irauten dituen saioan, genero eta adin guztietako pertsonak elkartzen gara ikasteko, partekatzeko eta ondo pasatzeko asmoarekin. Gure...

    Gehiago irakurri
  • EQZE irekiera
    2018-10-02

    Espazio bat galdera eta erantzunen lekuen artean

    Elías Querejeta Zine Eskola etxe honetan jaio zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta. Hauxe du jaiotoki: Tabakalera, Donostiako tabako-fabrika zaharra, 2015ean Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatu zena. Toki horrek nortasuna eta zioa...

    Gehiago irakurri
  • 2018-09-28

    Zirikatzen gaituen zerbait

    Kantatu eta dantzatu, ikertzeko tartea hartu, elkarrekin jan, ibili edo irakurri. Edozein ekintzak dauka tokia, edozein formatuk, edozein gaik. Kolektiboan egingo dugu, irakasleekin, ikasleekin, hemendik pasatzen denarekin, korapilatzeko aukera...

    Gehiago irakurri