[node:title]
2019-05-15 12:46

Erakusketa aretoa jolastoki bihurtua

Umeak aretoan korrika sartu eta podioan gora hasi orduko gurasoak entzuten ditut atetik, ezer ez ukitzeko oihuka.

Momentu horietan hasten da nire bitartekaritza lana. Ukitu eta jolastu, esperimentatu, izan zu zeu performerra!!

Eta berriro ere harridura aurpegiak.

Estherrek jolastu dezagun nahi baitu. Bere eskuzabaltasun guztiarekin bere proposamenak eskaini baitizkigu. Hauek geure erara ulertu eta egiteko.

Pentsatzera, lotsatzera, ausartzera eta batez ere gure gorputzetik esperimentatzera gonbidatzen gaitu. Aldi berean, momentu oro, publiko zein performer izatera.

Erakusketa interaktiboa dela dakienik ere badago, Donostia oso txikia baita. Eta egin beharko dutenaren aurrean, prestu, baina urduri sartzen direnak.

Esther Ferrerren lana ezagutzen ez zutenentzat ere, bere proposamena barru barrutik  ezagutzeko aukera ezin hobea.

Pertsona ugari pasa dira jada erakusketatik, eta askok aktibatu dituzte lanak. Hauek izan dira seguraski esperientzia handiena eraman dutenak etxera.

Gogoratzen ditut, manga arropa jantzita zeramaten bi neskatilak “V” formako espekulazioak lanean beraien gurasoak manipulatzen bota zituzten barre algarak.

Gogoratzen ditut, 80 urtetik gorako bi aitonak. Eskolako patioa bailitzan  sokarekin jolasean  eta makilak eskuan hartuta kantuan. Eta gogoan dut noski  amaieran elkarri eman zioten besarkada goxoa.

img_20190407_125159.jpg img-20190504-wa0003.jpg  img_20190413_130023.jpg

Askotan aritu naiz denbora abesten ZAJ kontzertuan. Beti ere pertsona, doinu eta erritmo desberdinetan. Denboraren subjektibotasuna bizi izan dugu elkarrekin. Minutu baten eternitatea. Italiar bikote harekin erromantizismora bueltatu ginen ia.

Bermeoko emakume taldeaz gogoratzen naiz, Estherren ahizparen lagunak guztiak. 65 urtetik aurrera lotsa galdua zutela esplikatu zidaten. Pozgarria edo azalorea buruan jarrita egin zituzten barreez ere oroitzen naiz.

Gogoratzen dut Londresko bikote gaztea, Espectáculo / Olucatcepse poemaren irakurketa aho-korapilotsuan murgilduta.

Gogoratzen ditut, Madrilgo bi artistak. Akzioak egin bezain pronto beraien esperientzia idatziz ibili zirenak.

Gogoan dut Esther Ferrer idolatratzen zuen Arte Ederretako ikasle gaztea!

Gogoratzen ditut, Txinar jatorrizko bi estatubatuarrak. Egiten aritu ziren guztiaren argazkilari izan bainintzen.

Gogoratzen ditut, begi urdineko neskatila haren negarrak, txartelekin jolasten jarraitu nahi zuela arren eskatzen zuen artean. 

Gogoan ditut ABCD puntuetan zehar etengabeko jolasean aritu ziren aita semeak.

Nola ez gogoratu, birritan etorri diren nire lagun Amaia eta bere lagun taldea. Akzio guztiak egiteko helburua izan dutenak.

Gogoratzen ditut Atzegi elkarteko  bi taldeak. Akzio guztiak mota guztietako pertsonentzat egokitzen baitira.

Gogoratzen ditut, txakurrarena egin edo eta lorontzia buru gainean jarrita seme alabak irribarrez leherrarazi zituzten gurasoek.

Gogoratzen dut, bere bilobaren aurrean, minutu batez, orgasmo bat irudikatu zuen amona.

Gogoratzen ditut Irlandako familia jatorra, hegoafrikarrak eta Frantzia aldetik etorritako bisitari ugariak…

Gogoan ditut, Natura edo eta Performancea gai-buru hartuta izan ditugun etengabeko elkarrizketak

Gogoan ere Alemaniarren aulki karrera…

Sokak eman dizkigun momentu erromantikoak..

Granadako Pedro..

Ainara eta bere lagun abeslariak…

Paula eta mutil kubatarra….

Esmeralda eta ama..

Gehiago irakurri

  • Kearen artxibogileak erakusketa
    2018-07-10

    Kearen artxibogileak

    Kearen artxibogileak erakusketa zabaldu zen pasa den ostiralean Tabakalerako Sotoan (0. solairua). Tabakaleraren historia bizia ezagutu nahi al duzu? Irakurri Tabakaleraren programan argitaratutako artikulu honetan:   Haiek izan ziren azken andre...

    Gehiago irakurri
  • Inés García Aspiazu
    2018-07-05

    Haize-hartzeak

    Uda iritsi da eta honekin batera, Inés García Aspiazuk sasoi honetarako liburu gomendioak egin dizkigu.   Uda giroaren sinonimo dira outdoor bizitza, hormarik gabeko aisialdia, galtzerdien greba, aftersunaren starring-a. Bakoitzak helburu desberdinak...

    Gehiago irakurri
  • 2018-07-04

    Tabakaleraren memoria bizia

    Ostiral honetan "Kearen artxibogileak" erakusketa irekiko da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Tabakalerako Sotoan (0. solairua). Bertan, Tabakaleraren iragana eta oraina ezagutu ahal izango ditugu hainbat objektu eta horien inguruko hausnarketen...

    Gehiago irakurri
  • Hirikilabs Plaza - Saretan
    2018-06-21

    Hiri laborategiak, teknologien burujabetzearako gune

    Hiri laborategia teknologiaren aplikazio eta modu anitzetatik abiatuta herritarren proiektuak, jakinminak eta komunitateak garatzeko gunea da. Hiri laborategia ezagutza eta bizipen pluralak abiapuntu hartuta, modu ireki eta zabalean lan egiteko...

    Gehiago irakurri
  • software libre ubik
    2018-06-12

    Software libreak, teknologiaz haratago

    Hogei urte beteko dira Richard Stallmann-ek, software librea mugimenduaren sustatzaile nagusienetakoak, “Software libre para una sociedad libre” (2002) liburua idatzi zuela. Bertan aipatzen zuen ideia zen jaberik gabeko software-ak eratu behar zirela...

    Gehiago irakurri