[node:title]
2019-07-11 16:18

Formakuntzarekin konpromisoa

Hirugarren urtez jarraian, 2019ko egonaldien lehenengo fasearen amaierak bide eman dio Artistentzako lantegiaren beste edizio bati. Uda etapa berri baten hasiera da hirugarren solairuko espazioarentzat, berriz ere sorkuntza garaikidea bizi den eta bizi duen espazio horrentzat.

 

artisten_lantegia.jpg

Sortzailearen Gunean 18 artistak Itziar Okariz eta Jon Mikel Eubak koordinatu eta emandako prestakuntza-aldia egten ari dira dute uztailean eta abuztuan. Edizio honetako 17 artistak uztailaren 8an hasi zituzten tailerraren koordinatzaileek gidatutako hainbat dinamika. Halaber, hainbat saio izan dituzte Jose Luis Rebollo eta Armando Andrade Tudela artisten eskutik.

Prestakuntza-fasea hilaren 27an amaituko da, eta parte-hartzaileek euren eskura dituzte espazio horretako lan-eremu eta baliabide guztiak, euren praktika artistikoa gauza dezaten, eskoletan proposatutako dinamikekin bat etorriz. Bestalde, abuztuan, artistek euren lana garatzen jarraitzeko aukera izango dute, Okarizen eta Eubaren tutoretzapean, zeintzuk proiektu bakoitzaren jarraipena egingo duten.

Inolako zalantzarik gabe, artisten prestakuntzak (Jon Mikel Eubak eta Itziar Okarizek emango dutena) balio erantsia ematen die hirugarren solairuko espazioan egiten diren egoitzen programei. Programaren hirugarren edizioak izan duen harrera arrakastatsuak azpimarratu egiten du Tabakalerak, sormen-prozesuei dagokienez, egiten duen ahalegina eta konpromisoa. Artistei eta lan-erritmoei ematen zaien babesa ezinbestekoa da gure ingurunearen hazkunde profesionalari laguntzeko.

Gehiago irakurri