[node:title]
2019-05-15 12:46

Erakusketa aretoa jolastoki bihurtua

Umeak aretoan korrika sartu eta podioan gora hasi orduko gurasoak entzuten ditut atetik, ezer ez ukitzeko oihuka.

Momentu horietan hasten da nire bitartekaritza lana. Ukitu eta jolastu, esperimentatu, izan zu zeu performerra!!

Eta berriro ere harridura aurpegiak.

Estherrek jolastu dezagun nahi baitu. Bere eskuzabaltasun guztiarekin bere proposamenak eskaini baitizkigu. Hauek geure erara ulertu eta egiteko.

Pentsatzera, lotsatzera, ausartzera eta batez ere gure gorputzetik esperimentatzera gonbidatzen gaitu. Aldi berean, momentu oro, publiko zein performer izatera.

Erakusketa interaktiboa dela dakienik ere badago, Donostia oso txikia baita. Eta egin beharko dutenaren aurrean, prestu, baina urduri sartzen direnak.

Esther Ferrerren lana ezagutzen ez zutenentzat ere, bere proposamena barru barrutik  ezagutzeko aukera ezin hobea.

Pertsona ugari pasa dira jada erakusketatik, eta askok aktibatu dituzte lanak. Hauek izan dira seguraski esperientzia handiena eraman dutenak etxera.

Gogoratzen ditut, manga arropa jantzita zeramaten bi neskatilak “V” formako espekulazioak lanean beraien gurasoak manipulatzen bota zituzten barre algarak.

Gogoratzen ditut, 80 urtetik gorako bi aitonak. Eskolako patioa bailitzan  sokarekin jolasean  eta makilak eskuan hartuta kantuan. Eta gogoan dut noski  amaieran elkarri eman zioten besarkada goxoa.

img_20190407_125159.jpg img-20190504-wa0003.jpg  img_20190413_130023.jpg

Askotan aritu naiz denbora abesten ZAJ kontzertuan. Beti ere pertsona, doinu eta erritmo desberdinetan. Denboraren subjektibotasuna bizi izan dugu elkarrekin. Minutu baten eternitatea. Italiar bikote harekin erromantizismora bueltatu ginen ia.

Bermeoko emakume taldeaz gogoratzen naiz, Estherren ahizparen lagunak guztiak. 65 urtetik aurrera lotsa galdua zutela esplikatu zidaten. Pozgarria edo azalorea buruan jarrita egin zituzten barreez ere oroitzen naiz.

Gogoratzen dut Londresko bikote gaztea, Espectáculo / Olucatcepse poemaren irakurketa aho-korapilotsuan murgilduta.

Gogoratzen ditut, Madrilgo bi artistak. Akzioak egin bezain pronto beraien esperientzia idatziz ibili zirenak.

Gogoan dut Esther Ferrer idolatratzen zuen Arte Ederretako ikasle gaztea!

Gogoratzen ditut, Txinar jatorrizko bi estatubatuarrak. Egiten aritu ziren guztiaren argazkilari izan bainintzen.

Gogoratzen ditut, begi urdineko neskatila haren negarrak, txartelekin jolasten jarraitu nahi zuela arren eskatzen zuen artean. 

Gogoan ditut ABCD puntuetan zehar etengabeko jolasean aritu ziren aita semeak.

Nola ez gogoratu, birritan etorri diren nire lagun Amaia eta bere lagun taldea. Akzio guztiak egiteko helburua izan dutenak.

Gogoratzen ditut Atzegi elkarteko  bi taldeak. Akzio guztiak mota guztietako pertsonentzat egokitzen baitira.

Gogoratzen ditut, txakurrarena egin edo eta lorontzia buru gainean jarrita seme alabak irribarrez leherrarazi zituzten gurasoek.

Gogoratzen dut, bere bilobaren aurrean, minutu batez, orgasmo bat irudikatu zuen amona.

Gogoratzen ditut Irlandako familia jatorra, hegoafrikarrak eta Frantzia aldetik etorritako bisitari ugariak…

Gogoan ditut, Natura edo eta Performancea gai-buru hartuta izan ditugun etengabeko elkarrizketak

Gogoan ere Alemaniarren aulki karrera…

Sokak eman dizkigun momentu erromantikoak..

Granadako Pedro..

Ainara eta bere lagun abeslariak…

Paula eta mutil kubatarra….

Esmeralda eta ama..

Gehiago irakurri

  • zoom
    2018-04-27

    Lehen uneak, begiradak

    Virginia Garcia del Pino-ren Lo que tú dices que soy yo, taldekideengana hurbiltzen gara Bost irudirekin gure burua aurkeztu, 30 segundu irudiko Maiderrek, aurrean zein dugun gure buruari galdaraztea egin zigun Elkar grabatu, elkar behatu Eta Martak...

    Gehiago irakurri
  • Astronomia itsuentzat
    2018-04-19

    Nola ulertu espazioa eskuekin? Argi printza batzuk itsuentzako astronomia-proiektu batentzako

    Duela zenbait hilabete hasi zuen bere ibilbidea herritarrentzako astronomia-talde irekiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean. Talde horren bitartez, astronomiari buruzko ikaskuntza eta Hirikilabsen eskuragarri dagoen fabrikazio-teknologia...

    Gehiago irakurri
  • 2018-04-17

    Ubik, 2. urteurrena

    Lehen urratsa ematea da bidea egiten hasteko modu bakarra. Ubik badoa aurrera. Bi urte hauetan ikasitakoa eta datozenetan egin nahi dena da oinarri. Eskerrik asko bide honetan lagun izan zaituztegun guztioi: herritar, erabiltzaile, lankide... eta...

    Gehiago irakurri
  • 2018-04-11

    Sinetsiko ez zenituzketen gauzak

    Bi urte bete dira Tabakalerako sorkuntza liburutegia inauguratu zenetik. Badirudi gune zirraragarri hori etorkizunetik ekarri dugula erakundearen leloarekin bat egiten duten guztien gozamenerako: “Ikasi, sortu eta gozatu”. Lerro hauen bidez azalduko...

    Gehiago irakurri
  • Western, Valeska Grisebach
    2018-04-10

    Zinema programazioaren aurrerapena. 2018ko maiatza-ekaina

      Datozen bi hilabeteotan gure zineman proiektatuko ditugun film guztien izenburuak bildu ditugu. Hemen doaz. Gozatu!   ZIKLOAK: GONBIDATUTAKO ESKOLA. UNIVERSIDAD DEL CINE DE BUENOS AIRES Maiatzak 5, larunbata, 18:00Historias Extraordinarias, Mariano...

    Gehiago irakurri