Claudia Lorenzo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Claudia Lorenzo

Claudia Rebeca Lorenzo Bilbon bizi den artista bat da. 2014an, Ikerketa eta Sormenaren inguruko Master bat egin zuen UPV/EHUn (Bilbo), eta Kalostra arte eskola esperimentalean parte hartu du (Donostia), bai eta Paul B. Preciadok zuzendutako MACBAren Ikasketa Independenteen Programan ere (Bartzelona). 2017an, artista-egonaldia egin zuen NauEstruchen (Sabadell).

Hona hemen artista honen erakusketa pertsonal eta kolektibo berrienak: Cabeza, cuello, cabeza, Salón (Madril); Bi, dos, two, Azkuna Zentroa (Bilbo); Neta Inu Ni, Arizko Dorretxea (Basauri); La primera piedra, Hangar (Bartzelona); Pliegue, Okela (Bilbo); Ertibil, Rekalde Aretoa (Bilbo); Call 2017, Luis Adelantado (Valentzia); Herlieve, Ziudadela (Iruñea).