Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala eta exotikoa Donostian | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
2017-08-28 12:15

Dantz Festival: Musika garaikidea, elektronikoa, globala eta exotikoa Donostian

Dantz Festival ostiralean (irailak 1) hasi eta larunbat osorarte (irailak 2) luzatuko den bere lehenengo ediziorako prest dago. Musika garaikidea eta elektronikoa ardatz edukita 50 jarduera inguru programatu dira. Hauek Donostia hiriko hainbat espaziotan gertatuko dira, zehazki, Egiako auzoan.

Dantz Donostian musika garaikidearentzako eta elektronikoarentzako espazio bat sortzea helburu duen jaialdi berria da.

50 jarduera inguruk (munduko leku anitzetatik etorritako artista eta taldeak, tokiko eta atzerriko DJak, lantegiuak, filmen proiekzioak eta erakusketak) beteko dituzte Tabakalera, Nestor Basterretxea Plaza (Tabakalera ondoan), Gazteszena, Le Bukowski, El Andén Café Teatro eta La Farándula espazioak.

Artistikoki, jaialdiak musika estilo esperimentaletatik erritmo dantzagarriagotara bidaia bat egitea proposatzen du. Artista eta talde nagusiak Nightmares On Wax (Erresuma Batua), Session Victim (Alemania), SKIP&DIE (Hegoafrika/Holanda), Islam Chipsy (Egipto), Kiki Hitomi (Japonia), Lafidki (Cambodia) eta Daniel Haaksman (Alemania) dira. Horrez gain, bertako artisten eta DJen artean Piek, Telmo Trenor, Reykjavik606 + Inesfera, Mad Muasel edo Miguel A. García bezalako izenak azpimarratzen dira.

Informazio gehiago hemen: dantz.eu

 

Prentsa-ohar osoa hemen