Blog Tabakalera

Egonaldi artistikoak

2018-05-08 16:45

Egonaldi artistikoak

egonaldi artiskikoak tabakalera

Apirilaren 17an, egonaldi artistikoen deialdi berria argitaratu genuen webgunean. Aurten ere, sorkuntza-fasean diren proiektuetarako babesa izango da Tabakaleraren kultur egitarauaren protagonista handietako bat. 

Lau modalitate babesten ditugu: arte-proiektua, ikus-entzunezko proiektua, arte-ikerketa eta lankidetza-proiektua. Horietako bakoitzari lagunduz, gure ustez gure lanaren balio nagusietako bat den sare profesionalean inbertitzen dugu. Modalitate bakoitzak berezitasun jakin batzuk ditu, baina guztietan sorkuntza da gure ahaleginen epizentroa.

Aipatzekoa da arte-ikerketako proiektuen egonaldia: bi zatitan banatutako egonaldi baten bitartez, hautatu den agenteak zentroaren programa publikoan emaitza nabarmenak izango dituen hausnarketa-prozesu bat gauza dezake. Horretarako, 2018-2019rako ardatz tematiko garrantzitsuenetako bat, “Ariketak: la segunda respiración”, proposamenak egiteko funtsezko osagaitzat hartu beharreko erreferentzietako bat izango da.

Maiatzaren 27ra arteko epea dago 2019an sortzaileen espazioan lan egingo duten eta gure taldeak urteko programa honetan egiten duen lanari zentzua emango dioten kideen zerrenda osatzeko.

 
Sortzaileen Guneko taldea

 

Zure iritzia adierazi