Amargura. Ecologías del lúpulo - Susana Cámara Leret | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Amargura. Ecologías del lúpulo

Amargura. Ecologías del lúpulo (Mingostasuna. Lupuluaren ekologiak) famakopeatan, hau da, eragile begetal zehatz batzuk, horiek propietateak, konposizioa eta prestatzeko moduak azaltzen dituzten bilduma-liburuetan inspiratutako proposamena da. Landareen printzipio aktiboak artxibatu eta kodetzeko - errealaren eta irudikapenezkoaren artekoa- formatu honetatik abiatuta, mingostasunaren inguruko tratatu bat sortzea proposatzen da, lupuluaren (Humulus lupulus) gaineko ikerketa bat garatuz, horretarako lupuluaren kontsumo- eta hazkuntza-politikei buruzko gogoetarako eta artxiborako baliagarri diren material eta objektuak bildu, ikusarazi eta sortuta. Horrela, hainbat lan-espazio eta prozesu (dokumentala, esperimentazio-materiala eta landa-guneetara irteerak) aholkatzen dira, lupuluaren irakurketa etnobotaniko batetik abiatuta, nekazaritzako elikagaien industriaren barruan honen hazkuntzari lotutako prozesu eta eszenarioetara hurbilketa egiteko.   

Residents