Barre urduriaren eta pozezko negarraren artean - Emilio Moreno | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Barre urduriaren eta pozezko negarraren artean

Zer dira emozioak? Zein da haien funtzio soziala? Zein da kognizioaren eta emozioen arteko harremana? Eta emozioen eta diskurtso politikoaren artekoa? Nola eragiten dizu kapitalismo emozionalak? Nola aldatzen dira emozioak testuinguru digitalean? Adimen artifiziala eta emozioak? Zer zerikusi dute emozioek populismoen igoerarekin? Eta telesailekin? Zergatik da autolaguntza-generoa munduan gehien saltzen den literatura-generoa? Zer da corporate storytelling delakoa? Zein harreman dago narrazioaren, irudien, performancearen eta emozioen artean?

Artearen arloko ikerketa-proiektu honek emozioen inguruan dakiguna ikertu nahi du, narratiben sorreran eta botere-harremanetan duen eragina aztertzeko. Gizabanakoa ulertzeko modu alternatiboak ikertu nahi ditugu (diziplina anitzeko ikuspegi batetik), baita haren emozioak eta diskurtsotik harago doan testuingurua ere.

Residents

Emilio Moreno

Emilio Moreno

Artista