"I hold you and you hold me" (Nik zu zauzkat eta zuk ni naukazu) - Eszter Katalin | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

"I hold you and you hold me" (Nik zu zauzkat eta zuk ni naukazu)

Tabakaleran dagoen bitartean osatuko duen proiektua «zaintza» terminoaren gaineko bideoa da, queer-feminista testuinguru batean. Emakume gisa identifikatzen diren bi pertsonaren arteko elkarrizketa erdi-gidoitua izango da. Gainera, biak izango dira queer elkar zaintzeko duten nahian. Hala ere, hori egitean, nagusitasun- eta mendekotasun-hierarkia sortzen dute; hortaz, haien pribilegio- eta kontrol-posizioa baino ez dute defendatuko. Elkarren aldeko eta kontrako etengabeko borroka horretan, zintak aztertzen du ea zaintzak eta nahi-mota ezberdinek militantzia-agerpen berriak ekar ditzaketen, posizioak negoziatzeko eta jabe izateko eta joaten uzteko etengabeko lehiaren bitartez. Horrela, besteekiko harremanetan marraztutako limiteak behin eta berriro taxutzen dira etengabe.

 

Residents

Eszter Katalin

Eszter Katalin

Artista