Sorginak - Belako | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Sorginak

Belako musika taldeak, bere laugarren disko luzea grabatuko du datorren 2019an.  Oraingoan, lan guztiak osotasun bat izango du kontzeptuari dagokionez. Diska hontako ildo nagusia, sorginen mundua izango da. Testuinguru distopiko batetik abiatuta, XXI. mendeko sorginen istorioak kontatuko dira. Inkisizioan erre ez zituzten sorginen iloben istorioak. Nortzuk diren eta zertan ari diren gaur eguneko andre horiei buruz mintzatuko dira. 

Hurrengo lan hontan, ikus-entzunezkoek, inoiz baino garrantzia handiagoa izatea nahi dute. Musika eta irudiek pisu berbera izango dute oraingoan. Musika eta letren edukiak disko osoan izango duen amankomuntasun hori, bideo formatuak ere izango du. Prototipazio eta ideazio fasean 2deon eskuragarri dituzten baliabideekin lan egingo dute.

  • Data: 2019-04-01 > 2019-12-01

Residents

Belako

musika taldea