- EHUNGINTZA TRESNAK I: Josteko makina - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

EHUNGINTZA TRESNAK I: Josteko makina

Ehungintza esperimentala lantalde irekia

EHUNGINTZA TRESNAK I: Josteko makina

Teknologia eta fabrikazio banaturako sarbideak, ikasteko, diseinatzeko eta fabrikatzeko ditugun moduak aldatzen ari da. Hau dela eta, laborategiaren testuinguruan garrantzitsua zirudien ehungintzarekin esperimentatzeko gune bat sortzea eta horregatik 2017ko urtarrilean ehungintza esperimentalaren inguruko lantalde irekia jarri zen abian. Lantaldea asteazkenero elkartzen da Hirikilabsen ehunen inguruan, laser mozketa, 3D inpresioa, elektronika, binilo mozketa edo bordatu digitala bezalako tresnek eskaintzen duten aukerekin esperimentatzeko helburuarekin. Lantaldea, ikasteko eta egiteko gogoa duen edozein pertsonarentzat dago zabalik.

Lantegi multzo honetan Hirikilabsen dagoen ehungintza txokoan topa daitezken tresna eta teknika ezberdinen inguruko hastapen saioak egingo ditugu, gunea eta lantaldea interesa duten pertsona berriei hurbiltzeko helburuarekin, etorkizunean ere pertsona hauek gunea nahieran erabil ahal dezaten. 
Lehen saioa josteko makinaren erabilerari zuzenduko zaio, tresna honekin ehungintza basikoa ulertu eta oinarrizko teknikak bereganatzeko pausuak jorratuko dira. Saioa josteko makinarekin ehuntzeko hastapena izango da, baina teknika hau laborategian dauden beste tresna eta egiteko moduekin konektatzeko aukera izatea ere izango du helburu.