Tabakalera ekosistema kultural gisa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Tabakalera ekosistema kultural gisa

Proiektu kulturalarekin batera, eraikinean ekosistema kulturala osatzen duten proiektu eta erakundeak ere bizi dira: Donostia Zinemaldia, Etxepare Euskal Institutua, Euskadiko Filmategia, Kutxa Fundazioa eta Zineuskadi. Gainera, proiektu bereziak garatzen dituzten ekimen pribatuek ere ekarpena egiten diote ekosistema horri. Eraikinak erabilera, ekimen eta eragile ezberdinak hartzen ditu, kultur proiektua ardatz nagusi duela.

DONOSTIA ZINEMALDIA

Donostia Zinemaldiak, 1953an sortua, sail desberdin hauek ditu: Sail Ofiziala, Zuzendari Berriak saila, Horizontes Latinos saila, Zabaltegi, Perlak, Zinemira, Savage Cinema, Culinary Cinema eta Nazioarteko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa. Bi atzera begirako ere badaude: klasiko bat eta tematiko edo garaikide bat. Zinemaldiaren Industria Sailak, The Industry Clubak, Latinoamerikako eta Europako zinematografietarako erreferentziako plataforma bilakatzeko apustua egin du hasieratik. Horretarako, honako jarduerak antolatzen  ditu, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa eta Zinema Eraikitzen, besteak beste. 

Informazio gehiago: Donostiako Zinemaldia

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Euskara eta euskal kultura munduratzea helburu duen Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakunde publikoa da. Tabakalerako egoitza berritik kulturaren enbaxadore lanak egiten jarraituko du, euskal hizkuntza eta sorkuntza hedatzeko konpromisoari helduz. Horretarako, arte diziplina guztiak -literatura, antzerkia, dantza, zinea, musika, arte plastiko eta ikusizkoak…- sustatzeko ekintzak eta programak bultzatzeari eta nazioarteko erakunde eta eragile ezberdinekin elkarlanean aritzeari eutsiko dio. Institutuak, gainera, Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak eta katedrak sortu ditu nazioarteko unibertsiteetan, euskal ikasketak nazioarte mailan txertatuz.

Informazio gehiago: Etxepare Euskal Institutua

EUSKADIKO FILMATEGIA

Tabakalerako egoitza berrian Euskadiko Filmategiak ikus-entzunezko ondarearen ikerketa, berreskuratze, artxibo, kontserbazio, zaharberritze eta zabalkunde lanekin jarraituko du. 1978. urtetik zinema bere osotasunean baina bereziki euskal zinemaren ikerketari eskaintzen dizkio ahalegin guztiak; baita ere, kulturalki edo historikoki duten garrantziagatik kontserbatzea merezi duen zinemari buruzko dokumentazioa eta material zinematografikoak bildu eta zaintzeari.

Informazio gehiago: Euskadiko Filmategia

KUTXA FUNDAZIOA

Kutxa Kultur­en espazioak, eskaintza kulturala Gipuzkoa osora zabaltzeko azpiegitura eskaintzen duen fabrikaren espirituarekin bat egiten du. Bizikidetza kulturala sustatzeko gune gisa eratuko da. Eragile kultural berriak eta artista berrien lanak ikusgai jartzeko aukera gune bat izango da. Kutxaren beraren programak burutzeko kokalekua izateaz gain, goi mailako erakusketa desberdinen kokalekua ere izango da.

Informazio gehiago: Kutxa Kultur

ZINEUSKADI

Zineuskadi kultura ohiturak sustatuz, ikusentzuteko euskal sektorearen promoziorako plataforma publikoa da. Zineuskaditik egitasmo hauek bultzatzen dira:Zinema euskaraz, Europa Creativa Desk Mediaren bulegoaren kudeaketa eta diru-laguntzak bai aretoei eta baita publizitate eta zinemaren promoziorako laguntzak ere.

Informazio gehiago: Zineuskadi

EQZE

Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua, Elías Querejeta Zine Eskola zinemaren inguruko pentsamendua, praktika  esperimentala eta berrikuntza pedagogikoa eskaintzen duen nazioarteko formakuntza zentro bat da. EQZE zinemaren hiru aldien eskola da, haren jatorrian izan diren hiru erakundeen ikerketa eta lan eremua, hain zuzen, iragana (Euskadiko Filmategia), oraina (Donostia Zinemaldia) eta etorkizuna (Tabakalera) direlako. Eskolaren irakaskuntza-proiektua graduondoko hiru programa hauek islatzen dute: Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza. Eskolaren xedea da begirada integrala duten eta errealitate zinematografiko berriak sortzeko gai diren zinemagileak sustatzea.

Informazio gehiago: Elías Querejeta Zine Eskola

Impact Hub

Impact HUB ekintzaile sozial eta berritzaileen nazioarteko komunitate bat da, 11000 pertsona baino gehiagoko komunitatea duena 80 hiritan. Ideia onak egi bihur daitezen baliabideak eskaintzen ditu: espazioak, kontaktuak, ezagutza, ekitaldiak eta nazioarteko sareak.

Informazio gehiago

Basque Living

Habic eta 20 enpresa asoziatuek sortua, elkarlanerako, tendentzia eta ideia ezberdinak aztertu eta sortu ahal izateko esplorazio eta exibizio gunea.

Informazio gehiago

nana., diseinu-kultura

Arte eta diseinu zerbitzu profesionalak: aholkularitza eta laguntza; ekitaldi eta erakusketen garapena; komunikazioa eta salmenta; komisariotza eta kritika espezializatua; diseinu-proiektuak.

Informazio gehiago

Arteuparte Studio I Store I Gallery

Arteuparte unibertsoaren espazioa. Denda eta estudio fomatuan, branding-a eta diseinuaren inguruan lan egiten du. Aldi berean arte-galeria bezala ere funtzionatzen du, sortzaileen lana lagundu nahi du erakusketa, hitzaldi edo kontzertu txikiak antolatuz.

Informazio gehiago

LÄNTOKI. Nikolas Iturralde

Ekimen fotografiko alternatiboei eskainitako espazioa. Garai bateko argazki prozesuak eta gaurko baliabide teknikoak elkartzen ditu. Denda, laborategia, estudioa eta lantegi zerbitzua eskaintzen ditu besteak beste.

Informazio gehiago

Tobacco Days Liburudenda

Liburu bereziak biltzen diren lekua da Tobacco Days: Hitzak, ilustrazioak, musika eta argazkiak topatuko dituzu bertako liburuetako orrialdeetan. Fikzioa, saiakera eta poesia orrialdeetako hitzetan. Batzuetan ekitaldiak egingo dira hitzak, orrialdeak, liburuak, musika, ilustrazioak, argazkiak eta beste hainbat gauza erabiliz.

Informazio gehiago

One Shot Tabakalera House Hotela

Tabakalera House hotel espontaneoa, paregabea eta errepikaezina da, artea sustatzen duena.

Informazio gehiago