Emilio Moreno | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Emilio Moreno

Emilio Moreno

Emilio Moreno (Ávila, Espainia, 1980) artista da, eta objektuen, keinuen eta hitzen biografia aztertzen du bere lanean. Balioaren nozio desberdinak ikertzen ditu, baita balio kulturalak sorrarazten dituzten esperientzia-arloak ere. Morenok Ingeles Filologia egin zuen EFTIn Argazkilaritza Masterra atera aurretik, eta, gero, Arte Ederretako Masterra egin zuen Herbehereetako Dutch Art Instituten. Ziur asko, hizkuntzarekin eta literaturarekin lotuta duen prestakuntza dela eta, haren film, performance, eskultura, proiektu eta abarrek aztergai dituzte, besteak beste, narratiba eraikitzeko modu desberdinak, historia materiala eta Historiaren eta kontakizunaren arteko lotura. ​Emilio Moreno Amsterdamen bizi da.

The I Mine Rotterdameko 2017ko Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu zen, eta ordutik hainbat lekutan eman dute: DocumentaMadrid ekitaldian, Las Palmaseko Nazioarteko Zinema Jaialdian eta Santiago de Chileko Zinema Dokumentalaren FIDOCS Jaialdian.

Haren azken erakusketen artean nabarmentzekoak dira Esloveniako Center for Contemporary Arts Celje zentroan egindakoa; Maastrichteko Jan Van Eyck Academie-koa; Amsterdameko Appel Arts Centre-koa; Zagrebeko Galerija Miroslav Kraljevic-ekoa; New Yorkeko Instituto Cervantesekoa; Lurmutur Hiriko South African National Gallery for Contemporary Art-ekoa; Eindhoveneko Onomatopee/Van Abbemuseum-ekoa; eta Utrechteko CASCOkoa. Morenok bere praktikaren berezko partetzat ditu bere hezkuntza-jarduerak.

Morenok artista egoiliar gisa egin ditu proiektuak Mastrichteko Jan Van Eyck Academie-n, Arte eta Ikerketarako Institutu Post-Akademikoan; New Yorkeko Triangle Arts-en; Utrechteko CASCOn; Lurmutur Hiriko The Annex – The South African National Gallery for Contemporary Art-en; eta Johannesburgoko Nirox Art Foundation-en.