Kamaleoiak Gara! Arte lantegia - 5 eta 10 urte bitarteko haurrak erakusketetan murgiltzeko lantegiak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kamaleoiak Gara! Arte lantegia

Haurrak, heldu baten laguntzarekin, erakusketetan murgiltzeko lantegiak

arte lantegia

Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbil du eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. 5 eta 99 urte arteko pertsonei zuzendutako lantegi hauen bidez Tabakalerako hezitzaileekin batera, jolastea, ibiltzea, parte hartzea, eta era dinamikoan erakusketa aretoetan dauden arte piezak, objektuak eta diskurtsoak aktibatzea proposatzen dugu.  

Belar biltzaileak (Ekainak 15 / Uztailak 13 / Irailak 7)

Zure inguruko sendabelarrak ezagutzen dituzu? Lantegi honetan heldu zein txikientzako ibilbide bat proposatzen dizugu. Tabakaleratik atera, auzoko landare eta haziak jaso eta beren ezaugarriak ezagutzeko. Ibilbide hau Uriel Orlowen eta Jumana Manna artisten erakusketetatik abiatzen da eta beste lurraldeetako haziak eta sendabelarrak ezagutzeko aukera izango dugu.

 

 

  • Data: Larunbata, 2019ko ekainak 15
  • Ordutegia: 11:00-12:30 (Hilabetean behin, larunbatez)
  • Lekua: Erakusketa Aretoa
  • Hizkuntza: EU
  • Pertsona Kopurua: 20
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: Doan
Kamaleoiak Gara! Arte lantegia:

Jarduerak

  • Lantegiak
    Jostatu!
    2016-07-17 - - Erakusketa Aretoa