Ikastetxeak eta elkarteak - Estrategia Feministak Hezkuntzan II - Arremanitz, Candela Elkartea | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Estrategia Feministak Hezkuntzan II

Gazteak, aniztasuna eta harremanak

Estrategia feministak hezkuntzan: Feministaldia 2016

Estrategia feministak hezkuntzan saioetan, lehenengo tailerrean detektatutako beharretatik abiatuta eta Feministaldiarekin bat eginez, nerabezaroaz arituko gara. Jendartea antolatzen duten harreman eredu hegemonikoen eraginez sortzen diren mugak, gatazkak eta desorekak aztertuko ditugu, eta gazteekin batera harremanak birpentsatzeko dinamikak eta proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu. Besteen artean, aniztasun afektibo sexuala bermatzeko babesguneak, bullying-ari aurre egiteko estrategiak edota indarkeria matxistari aurre hartzeko esperientziak.

 

Programa

 

Abenduak 12

17:00-20:00 Feminismoen eta tratu onen onurak irakasleentzat (EU)

Edurne Epelde Pagola eta Edurne Mendizabal – Arremanitz kooperatiba

Jendartean eta hezkuntza eremuan feminismoen eta tratu onen gaia lantzean askotan erresistentziak topatzen ditugu. Erresistentziak identifikatu eta aurre hartzeko baliabideak elkar trukatuko ditugu tailerrean. Gorputzetik eta mugimendutik abiatuta, feminismoek eta tratu onek eskaintzen dizkiguten onurak gure azalean biziko ditugu.

 

Abenduak 13

17:00-20:00 Armairua... berokiak gordetzeko! LGTBIfobiaren prebentzioa nerabezaroan. (ES)

Miriam Aleman Calatayud - Asociación Candela

Mintegi honetan, LGTBI gazteentzako ingurune positiboa sortzeko eta genero eta sexu aniztasuna txertatzeko beharrezkoak diren gakoak landuko dira. Honekin batera, LGTBIbofikoa den eskola jazarpenari buruz hitz egingo da, elkarteak izan dituen esperientzietatik abiatuta, bullying-aren kontrako proiektuak partekatuko dira.

Más actividades de Irakaslegoarekin programa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Arremanitz

Hezkuntzan eraginez, jendartearen eraldaketa bilatzen duten kooperatiba

Candela Elkartea

Hezkuntzan dihardun elkartea

Documentación

Videos

Candela Elkarteari elkarrizketa

Candela Elkarteari elkarrizketa

Interesa dakizuke

Lantegiak
2016-07-04 > 2016-07-06

Feminismoak eta hezkuntzari buruz hausnartuko ...

Lekua:

+ Info

Azokak eta topaketak
2016-12-12 > 2016-12-18

Aurten, Kultura Feminista Jaialdiaren...

Lekua:

+ Info