Fokuak (FK) - Fokua: Darcy Lange - Tractora | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Darcy Lange

1972 urtean Darcy Lange (Aotearoa/Nueva Zelanda,1946-2005) artista eta gitarra-jotzailea, Sony Portapack bere kameralariak lagunduta work studies (lanaren ikerketak) deitu zituenak erregistratzen hasi zen, lanean ari diren pertsonen bideo behaketa iraunkorrak. Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange Tractora Koop sortzaileen kooperatibak eginiko erakusketa proposamena da, Langeren bizitza eta obraren inguruan egituratua. Foku hau osatzen duten lau saioek Tabakalerako lehen solairuan dagoen 2 erakusketa aretoan ikusgai dagoen dokumentazioa modu zuzenean galdekatzen dute. Artista berari eskainitako erakusketak, eta Foku hau osatzen duten pelikula eta film laburrek denboraren eta espazioaren mapa bat egituratzen dute gorputza-lana bikoaren eta igurumari sozio-ekonomikoaren inguruan ezarritako konbentzioei buruz gogoeta egiteko.

Guests

Tractora

Artisten kooperatiba.