Fokuak (FK) - Fokuak (FK) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokuak (FK)

Nazioarteko zinegile garaikideen berrikustea

Zinemaren historian zehar ibilbide transbertsalak.

Iragana eta oraina zeharkatzen duten ziklo hauek abiapuntu ezberdinak izan ditzakete:

- Historian ezinbesteko diren zinegileen obrari errepasoa: egile, kritiko eta profesionalei egiten zaien atzerabegirakoa, jatorritik gaur egun arte.

- Historiaren berrirakurketa bat egiten duten ziklo tematikoak.

- Pantailatik kanpo baina zinemaren historian zehar artikulatzen diren beste kultur ekitaldi eta disziplina artistikoekin dialogoak. Zinemaldiarekin, Tabakalerako Erakusketekin, hiriko gainontzeko zinemaldiekin eta abar.

- Zinema garaikidea / Klasiko garaikideak. Alde batetik, nazioarteko zinemaldien zirkuitotik datozen pelikulak eta kritikak onesten dituenak. Sorkuntzari adi egotearekin dago lotuta eta zinemaren historiarekin elkarrizketak planteatzearekin. Bestetik, klasikoak: historia eta arte zinematografikoaren garapena markatu dituzten obrak. Eta klasikoen ideia hau laguntzen duen hausnarketa bikoitza: Zerk bihurtzen du pelikula bat klasikoan? Zinemaren historian dauden kanon eta konbentzio ezberdinak ezagutu, berrikusi eta berridaztean datza.

Eta bi: EQZE-n artxibo eta zaharberritze espazializazioak izanik, pantaila ere Euskadiko Filmategiaren izanik eta SSIFF-en zaharberritutako klasikoen sail berri batera iragarriz, ziklo honek zineteka eta filmategietako profesionalek beraien lanak aurkezteko espazio bat izan nahi du. Ikerketa, kontserbazio eta zaharberritze lanak. EQZE-ren iritsierarekin “Klasiko bat nola zaharberritu” galdera inoiz baino egokiagoa baita.

Jarduerak