Gizarte Antropologiako Masterra - Gizarte Antropologiako Masterra - Tim Ingold, Aníbal G. Arregui | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Gizarte Antropologiako Masterra

Gizarte Antropologia Masterra
Partekatu!

Argazkia: Palle Nielsen, Modellen - En modell för ett kvalitativt samhälle [ Eredua. Gizarte kualitatibo baterako eredua], 1968, dimentsio aldakorrak
Modellen – En modell för ett kvalitativt samhälle erakusketaren dokumentaziorako materiala, Moderna Museet-en irekia (Stockholm, Suedia) 1968ko irailaren 30ean
MACBA kolekzioa. MACBA patzuergoa. Artistaren donazioa
© Palle Nielsen, VEGAP, Bartzelona, 2018

 

Antropologia, hain zuzen, bitartekari-lana egiteko bokazio handiena duten esparru akademikoetako bat da. Bere helmen kontzeptual eta teorikoagatik, eta bizitzaren testuinguruetarako eta jendearen eguneroko praktiketarako hurbilketa esperientzialengatik, antropologiak unibertsitatearen eta gizartearen arteko topagune simetrikoa, zorrotza eta konprometitua sortzen du. Tabakaleraren iritziz, antropologia aliatu naturala da herritarrei gizakien eta haien munduen inguruko gaur egungo hausnarketa eta eztabaidak helarazteko.

Hori dela eta, proiektu honen bidez elkarlanean hasi gara UPV/EHUko Gizarte Antropologiako Unibertsitate Masterrarekin, antropologiaren munduko figurek (kontsakratuek nahiz berriek) eskola magistralak eta konferentzia publikoak eman diezazkieketen bai ikasleei, bai adituei, bai beste errealitate batzuk ezagutu, geureari buruz hausnartu eta etorriko denari buruz espekulatu nahi duen pertsona orori.

Jarduerak

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2019-05-09 > 2019-05-13

    Hitzaldi honek ohiko jokamoldeetatik aldendu eta ekologia egiteko modu berriak aztertzea du jomuga.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2018-10-30 - 19:00

    Brasilgo quilombola mugimendua ihes egindako esklaboen ondorengoen aldarrikapen politikoko korronte bat da, eskubide historikoen eta lurraldearen ingurukoen aldekoa. Hitzaldi honetan, Aníbal G. Arreguik beste interpretazio bat emango dio quilombola mugimendua delakoari, zentzu kinestesiko batetik. 

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Lantegiak
    2018-10-29 - 15:30-19:30

    Aníbal G. Arreguik ondorengo izenburua duen klase magistrala eskainiko du: Harremanak izurdeekin. Antropologoak eta mundu basatiaren mila gorputzak.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2018-10-23 - 19:00

    Zergatik iruditzen zaigu pentsamendua isila dela? Thinking through the cello (Txeloaren bitartez pentsatzen) Tim Ingolden saiakera bat da, soinuari eta isiltasunari eta horrek pentsamenduarekin duen loturari buruzkoa. Horixe izango da antropologo britainiarraren hitzaldiaren gaia.

     

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Lantegiak
    2018-10-23 - 15:30 - 18:30

    Mintegi honetan, aztergai izango dugu ezagutza nola hedatzen den besteekiko parte-hartzearen bidez, arreta bateratuaren eta elkarrenganako harmenaren prozesu batean; Ingoldek «elkarrekikotasun» deitzen dio prozesu horri.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info