Cale, cale, cale! Caale!!! - Harry Potter and the Philosopher’s Stone - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Harry Potter and the Philosopher’s Stone

Chris Columbus-en film bat

Harry Potter and the philisopher's stone, Chris Columbus

Harry Potter and the Philosopher’s Stone, Chris Columbus, EB, 2001, 152’, JBAES

Magiaren munduko sorginkeriei, abrakadabrei eta misterioei buruzko zinema-zikloak ezin zuen alde batera utzi gaztetxoen hainbat belaunaldiri azti izateko ametsa sortu dien eleberriaren zinema-egokitzapena. J.K. Rowlingen lehenbiziko eleberriak izugarrizko arrakasta lortu zuen, eta saga zinematografikoaren lehen kapituluak ere bide berari jarraitu zion. Izan ere, laster bilakatu zen fantasia eta abenturen generoaren klasiko bat. Milioika haurrek, gaztetxok eta gurasok mundu osoko zinemak bete zituzten azti-mutilari Hogwarts Azti eta Sorgin Eskolan bere lehen pausoetan laguntzeko.

Bere hamaikagarren urtebetetzean, super-heroien istorio preziatu guztietan bezalaxe, bere egiazko jatorria ezagutzen du: Rubeus Hagrid izeneko lagun misteriotsu batek jakinarazten dio bere gurasoak Lord Voldermortek hil zituela, eta bera, Harry Potter, botere oso berezia duen aztia dela. Orduan, Hogwarts Azti eta Sorgin Eskolara doa, ikastera. Bertan aurkituko du sorgin-harriaren misterioa.

 
 

Más actividades de Cadabra-abra:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.