Ikastetxeak eta elkarteak - Ikastetxeak eta elkarteak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ikastetxeak eta elkarteak

Ikastetxeak eta elkarteak
Partekatu!

Tabakaleraren eta hezkuntza komunitatearen artean harreman iraunkor bat ahalbidetzeko asmoz, zenbait programa proposatzen ditugu askotariko denbora eta premietara moldatu ahal izateko. Gure ustez, talde, eragile edo kolektibo bakoitza hezkuntza ekosistema oso anitz baten partea da, eta, ildo horretan, era malgu batez lan egin nahi dugu.

Hala, 2017/18 ikasturtean arte garaikidearen inguruan lan egingo dugu, eskola, talde, elkarte... bakoitzak, bere berezitasunetan oinarrituta, aukera ditzakeen formatu eta metodologietatik abiatuta.

Aztertuko ditugun gaiek arte praktikaren eta metodologia eta formatu anitzen bidezko ikasketa prozesuen arteko gurutzaketekin zerikusia dute. Tabako eraikin ohitik irtengo gara ikasgeletan lan egiteko, asmoa izanik interferentziak sortzea hezkuntza espazioetatik zentro kulturalera, eta alderantziz. Gaur egungo sorkuntzan sakonduko dugu zenbait bitartekoz: hala nola, espazio publikoan egindako interbentzioak, lantegiak, zine saioak, jarduera esperimentalak edo paseoak erakusketetan barrena.  

Jarduerak

  • Lantegiak
    2018-12-10 > 2018-12-11 - 17:00 - 20:00

    Inguratzen gaituen iruditeriak, gure identitatearen eraikuntzan eta errealitatea pertzibitzeko moduan duen eraginaren jakitun, Artea eta feminismoa hezkuntzan lan taldearen proposamenetik sortutako mintegia da hau.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2018-10-23 - 17:00

    Bigarren ikasturte honetan, gure hezkuntza-praktiken inguruan elkarrekin hausnartzen jarraituko dugu, bizipenak partekatzen, elkarrekin pentsatzen, lanerako tresnak sortzen eta gure metodologiak aberasten.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2018-05-09 - 17:00 - 18:30

    Irakasleriari zuzendutako topaketa honetan ekoizpen artistikoen, hezkuntzaren eta proiektu kolaboratiboen inguruan arituko gara.

    Lekua: - Espacio de creadores

    + Info

  • Lantegiak
    2018-04-19 - 17:30 - 20:30

    Emakumearen sexualitatea umoretik, onarpenetik eta plazeretik jorratuko du Arremanitz Kooperatibak bere Alu Ulu Antzerki Foroan.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2018-03-19 > 2018-03-20 - 17:30-20:30

    Eider Goiburu (martxoak 19) eta Marije Apodaka (martxoak 20) gonbidatu ditugu hezkuntza eremuan espazio seguruak sortzeko estrategia berriak partekatzea asmo duen pedagogia feministen mintegia gidatzera

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Talleres Visitas guiadas
    2018-02-16 > 2018-06-03 - 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 artean, 2 orduko iraupenarekin

    Itziar Okarizen erakusketa oinarritzat hartzen duen lantegian, performancea, gorputza eta espazioa, errepikapena eta zeinua landuko dira, beste gai batzuen artean.

    Lekua: -

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2017-11-27 > 2017-11-28 - Astelehena 17:30 - 20:30 | Asteartea 17:30 - 19:00

    Diskurtso feministak eta queerak hezkuntzara eramaten saiatuko gara lantegian, espero den normaltasuna ezegonkortze aldera. Generoaren mugak gainditzen eta auzitan jartzen dituena esploratuko dugu, aniztasuna eta konplexutasuna oinarri hartuta pentsatzera garamatzaten bestelako iruditeriak eskaintzeko, eta bururagarriaren, desiragarriaren eta, horrenbestez, bizigarriaren aukerak zabaltzeko.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2017-11-20 - 18:00

    Zero saioa taldea eratzeko abiapuntua eta urteko gainerako saioak antolatzen hasteko esparrua izango da. 2017/18 ikasturtean hiru topaketa egitea proposatzen dugu: lehena, Feministaldia 2017rekin batera, eta ondorengo beste biak taldeak berak zehazten dituenean.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2017-10-28 - 09:00 -14:00

    Irakaslei zuzendutako topaketa honetan Oinherri sareak argitaratutako koadernoetako batzuen oinarri teorikoak ezagutuko ditugu eta hurrengo koadernoaren gaia (genero-aniztasuna eta gorputzak) aurkezteko eztabaida-mahai bat antolatuko da.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Talleres Visitas guiadas
    2017-10-27 > 2018-02-02 - 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 artean, 2 orduko iraupenarekin

    Adrià Juliàren Hot Iron. Marginalia erakusketak kultur inportazio eta esportazioen inguruan harreman ekonomikoei buruzko hausnarketa egitea ahalbidetuko digu; esate baterako, bertako kulturaren eraldaketa turismoaren eta kirolaren ezarpena dela eta. Merkatua, memoria, lurralde kulturala eta herri-iruditegia bezalako haiak barne biltzen ditu itxuraz elkarren artean loturarik gabeko gertaerak aztertzen dituen ikerketa honek.

    Lekua: -

    + Info

  • Talleres Visitas guiadas
    2017-10-27 > 2018-02-02 - 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 artean, 2 orduko iraupenarekin

    Cale, cale, cale! Caale!! erakusketak naturak magiarekin, errituekin eta irrazionaltasunarekin zerikusia duten gorabeherak lantzen ditu. Ontzat irakurtzen diren jakiteak zein dira, eta zein ez? Nola sor ditzakegu auto-eraikuntzak magikotasunetik eta errituetatik?

    Lekua: -

    + Info

  • Talleres Visitas guiadas
    2017-06-23 > 2017-10-27 - 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 artean, 2 orduko iraupenarekin

    Ikus-entzunezkoek duten botereaz hausnarketa egingo dugu, ondoren, argazki eta bideoen bitartez asmakizunezko kondairak sortzeko. Nolako egiak eraikitzen dituzte irudi horiek? Egiten ditugun argazkietan, ba al da egia itxurako fikziorik?

    Lekua: -

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2017-05-11 - 17:00 -20:00

    Irakasleen topaketa honetan ekoizpen artistikoen, hezkuntzaren eta proiektu kolaboratiboen inguruan arituko gara. Gure ideiak, zalantzak eta proposamenak azaltzeko gune egokia izango da.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Talleres Visitas guiadas
    2017-02-17 > 2017-06-11 - 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 artean, 2 orduko iraupenarekin

    Maskaratu zaitez! lau bizigarrietan sakontzen du. Akzio ezberdinen bidez aldatu eta eraldatuko gara, transformatuko gara eta, une batez, errealitate berriak biziko ditugu.

    Lekua: -

    + Info

  • Talleres Visitas guiadas
    2017-02-17 > 2017-06-11 - 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 artean, 2 orduko iraupenarekin

    Badaude esperimentazio zientifikoetan oinarritzen ez diren praktikak baina mundua beste era batera ezagutzeko aukera ematen digutenak. ​Magia, zoria, ametsak... bezalako gaiak izango dira erakusketako ibilbidean landuko ditugunak esperientzia berriak bizi ahal izateko.

    Lekua: -

    + Info

  • Talleres Visitas guiadas
    2017-02-17 > 2017-06-11 - 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 artean, 2 orduko iraupenarekin

    Bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikasleentzat antolatutako lantegi honen espazioak, dinamika ezberdinez baliatuz, irudi bonbardaketa hau begiratzeko beste forma batzuk planteatzera eramango gaitu gazteekin batera.

    Lekua: -

    + Info

  • Lantegiak
    2017-02-08 > 2017-02-09 - 17:00-20:00

    Irakaslegoarekin programaren seigarren edizio hau agroekologia eta hezkuntzaren arteko elkareraginean oinarrituko da. 

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Lantegiak
    2016-12-12 > 2016-12-13 - 17:00-20:00

    Lantegi honetan jendartea antolatzen duten harreman eredu hegemonikoen eraginez sortzen diren mugak, gatazkak eta desorekak aztertuko ditugu, eta gazteekin batera harremanak birpentsatzeko dinamikak eta proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Talleres Visitas guiadas
    2016-10-21 > 2017-02-05 - 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 bitartean, 2 orduko iraupenarekin

    'Organismo Bizidunen Agentzia' erakusketari lotutako lantegia, lehen eta bigarren hezkuntzako eta batxillergo taldeei eta elkarteei zuzendua.

    Lekua: -

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2016-10-15 - 09:30-17:00

    Eskolaren espazio komunetan ematen ari diren praktika artistiko eta kolaboratiboen inguruan hausnartu eta kanpo eragile eta hezkuntza komunitateen arteko harremanak aztertzeko helburua dugu.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Talleres Visitas guiadas
    2016-10-01 > 2017-05-31 - 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 bitartean, 2 orduko iraupenarekin

    Elkarteei eta helduez osatutako taldeei zuzendutako lantegi hau Tabakalerako Sotoan kokatutako 'Mañana Goodbye. Elkarrekin lan egiten duen emakume taldea' ikus-entzunezko instalaziotik sortu da.

    Lekua: -

    + Info

  • Talleres Visitas guiadas
    2016-10-01 > 2017-05-31 - 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 artean, 2 orduko iraupenarekin

    Lehen hezkuntzako taldeei zuzendutako lantegi honetan eraikineko zenbait gunetatik egindako ibilbide batetik abiatuta, espazio publikoaren erabileran eta pertzepzioan sakontzen da, baita eguneroko tokiak bizi ditugun eta bertan jokatzen dugun moldeetan ere.

    Lekua: -

    + Info

  • Aurkezpenak
    2016-06-03

     Ikasturte osoan zehar eskola komunitatea eta auzokideen arteko harremana estutzeko asmoz, kultur elkartrukerako espazio bihurtuko den pasabide bat berritzen ari gara modu kolektiboan.

    Lekua: - Jakintza Ikastola

    + Info

  • 2015-10-05 > 2015-10-06 - 17:00-20:30

    Tabakalerako hezkuntza taldea eta irakaslegoaren artean jakintza eta esperientziak partekatzeko momentuak dira topaketa hauek.

    Lekua: -

    + Info