Hiri Pausalekuak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hiri Pausalekuak

Dibertsitate funtzionala eta hiria talde irekia

Compártelo:
  • Urtea: 2016

Gure hiriek mugikortasuna eta bizkortasuna dute ezaugarrietako bat, hiri barnean oinez egiten badira ere mugimenduen % 70, oinezkoentzako ibilbideek hiri espazio publikoaren %30 besterik ez dira izaten. Honek dibertsitate funtzionaletik begiratuta asko oztopatzen du
mugikortasunerako berdintasun aukera. Erdigunea auzoekin alderatuz proportzio hauek are gehiago alderatzen dira. Donostiako kasuan gainera, malda eta aldapadun auzoak dira zentro laua inguratzen dutenak eta bertan mugikortasun aukerak are gehiago zailtzen dira.
Proposamen honek hiriko auzo maldatsuetan, dibertsitate funtzionaletik hiri espazio publikoak dituen beharren inguruan hausnarketa proposatu nahi du, non pausalekuak pentsatu nahi diren, mugikorasunerako modu ezberdinak dituzten behar eta nahiak jasotzeko.

Ideia honen garaperako abuztuaren 1etik 5era, goizetan, Hirikilabsen bilduko da, denborarekin hasiera honi jarraikortasuna emateko asmoarekin.

Proiektu honen eragileak DSS2016 eta Koldo Telleria Andueza izan dira UrbanHero ekimenetik, informazio gehiago