Hiria eta bestelako politikak 2017-2018: boterearen formak eta geografiak (III) - Hiria eta bestelako politikak 2017-2018: boterearen formak eta geografiak (III) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hiria eta bestelako politikak 2017-2018: boterearen formak eta geografiak (III)

Hiria eta bestelako politikak
Partekatu!

Saio publikoaren xedea da 2017ko urrian hasitako hausnarketa partekatu eta osatzea. Boterearen formak eta geografiak zikloan, hirietan eta lurraldeetan modu hautatuan ezabatzen diren indarkeria-aztarnen gaineko kontzientzia hartzea izan da helburua, gatazkak kudeatzeko estrategia gisa; hori boterearen forma garaikidetzat har daiteke. Arkitektura-espazioak eta lurraldeak isildutako indarkerien lekuko izateko duten gaitasuna aitortzen da, baita garatu eta landu daitezkeen salaketa-arrakalak fokalizatzeko eta zabaltzeko tresna gisa duten gaitasuna ere. Era horretan, lurraldeko botere-harremanak kudeatzeko beste kontakizun batzuk ahalbidetzen dira.

Ula Iruretagoienak, Ibon Salaberriak eta Blanca Pujalsek zuzentzen dute programa.

 

 

Jarduerak

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2018-10-20 - 10:00-14:00 / 16:00-20:00

    Hiria eta bestelako politikak. Gurekin izango dira Armina Pilav, Ariel Caine, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Hedoi Etxarte eta Xabier Gantzarain. Horrez gain, Gantzarain goizeko solasaldiaren moderatzailea izango da eta eta arratsaldekoa Blanca Pujalsek gidatuko du.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2018-10-19 - 18:00-20:00

    Hiria eta bestelako politikak programaren barne antolatu diren saioei hasiera emateko hitzaldia Lolita Chávez Ixcaquic Guatemalako lider indigenak emango du.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info