Hiria Hackeatu | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hiria Hackeatu

Gazteak, hiria eta makerrak

Compártelo:
  • Urtea: 2014 > 2019

Gaur egun hiria egiteko, partekatzeko eta komunitatean lan egiteko molde berriak esperimentatzen ari dira. Auzoak, kaleak eta espazio publikoak ikasketa potentzial handia duten lekuak dira. Aldi berean, hacker eta maker metodologiek hezkuntza prozesuak, kode irekiko ekoizpena eta elkarlana gurutzatzen dituzte, hartara gure hiriak pentsatu, sortu eta eraldatzeko moduak ahalbidetuz.

Lantegi hau 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzendua da, eta oporraldietan gertatzen da. Hiria Hackeatu hacker eta maker filosofietatik abiatzen da, Tabakalerako Hirikilabs kultura digital eta teknologia laborategiarekin elkarlanean. Lantegi bakoitzean parte hartzen duen gazte taldearekin batera, ingurumena arakatzen dugu begirada kritiko batetik, eta eraldaketak proposatzen ditugu elkarlanean eta teknologia digitalen laguntzaz sortutako artefaktuen bidez.

Oporraldietako lantegiez gain, ikasturte honetan aurreko Hiria Hackeatu ekitaldietan parte hartu duten gazteen interesari irteera ematea planteatu dugu, ikasketa prozesuei jarraitutasuna emateko helburuz. Hilero bilduko gara, taldeko premietatik sortzen diren jarduerak aurrera eramateko.

Sare sozialak, kale sozialak

2018-04-03 > 2018-04-06

Hiria Hackeatuko lantegi honetan, Inés Bebearen eskutik, gazteok sare sozialekin egiten dugun erabilera ikusiko dugu, eta gazte zein helduok kaleko espazio publikoetan sare sozialak nola erabiltzen ditugun. 

+ Info

Jarduerak

Kontra egin. Publizitatea hackeatu eta Kontra-publizitatea

2017-12-26 > 2017-12-29

Lantegi honetan kontra-publizitateak, mezu komertzialen esanahiak hankaz gora jartzeko, publizitatearen teknikez nola jabetzen den ikusiko dugu eta guk ere teknika bera gureganatuko dugu gure bizitza hartzen duten mezu publizitarioen inguruan gure iritzia emateko, pentsatzeko, hackeatzeko eta espresatzeko.

+ Info

Jarduerak

Puntu beltzak, puntu moreak, puntu berdeak...

2017-07-04 > 2017-07-07

Hiriko zein puntutan sentitzen gara seguru? Zein puntuk beldurtzen gaitu? Zein txoko dugu gustoko ezkutatzeko? Eta zein harremanak egiteko? Gazteon emozioetatik abiatuta, hiria aztertuko dugu eta hiriko gune bat aukeratuko dugu bertan esku-hartze artistiko bat egin eta hiria hackeatzeko.

 

+ Info

Jarduerak

Boombox. Erein musika hirian!

2017-04-18 > 2017-04-21

Hiria Hackeatu proiektuaren parte den saio honetan Boombox edo soinu-sistema bat garatuko dugu denon artean, eta ondoren hiriko guneren batean kokatuko dugu edonork erabili dezan.

+ Info

Jarduerak

Hiria jantzi!

2016-12-27 > 2016-12-30

Hiria Hackeatu-ren lantegi berrian, Hirikilabs-en topatu ditzakegun herraminta eta baliabide desberdinak erabiliz gure stiker eta kamisetak sortuko ditugu eta hauen bitartez hiria gure nortasunarekin jantziko dugu!

+ Info

Jarduerak

Skate taula baten gainetik hiriari so

2016-07-12 > 2016-07-14

Aurtengo Hiria Hackeatu lantegian skate bat sortu eta gure diseinuekin apainduko dugu, aldi berean aldapak ere eraikiko ditugu, kirol eta kale espresio honetan gure trebezia probatu ahal izateko. 

+ Info

Jarduerak

Norena da espazio publikoa?

2015-12-28 > 2015-12-30

12 eta 17 urte bitartekoentzat lantegia, Andrea Michaelsson (BTOY) eta Mikel Arbizaren eskutik.

+ Info

Jarduerak

Activities