Ezorduan (musika eta iraultzak). 1.Aktoa - Pizgarri ukiezinak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Pizgarri ukiezinak

Pizgarri ukiezinak

Entzunaldi jarraia. Ubik sorkuntza liburutegiaren menuan entzungai izango da.

Mamu soinuak, droga ukiezinak eta debaldeko bizigarriak... soinuarekin zerikusia duten afera gehienek bezala, mitoa eta errealitatea nahasten dira, subjektibotasun neurtu ezin eta parekaezinen itsaso batean. Entzumenaren kultura areagotu batera baino, distopien bazterretako zientzia fikiozko B mailako pelikulen iruditegira begira dagoen fenomeno honek, negozio digitaletik eta sareko eszentrikotasunak ditu iturburu.