Kearen artxibogileak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kearen artxibogileak

Compártelo:
  • Urtea: 2016 > 2018

Mañana Goodbye prozesuan Tabakalerako emakume zigarrogileen talde batekin bizi izan genituen esperientzietatik abiatuz eta tabako lantegiaren iraganari eta orainari buruzko gogoeta egiten jarraitzeko asmoarekin, 2016/17 ikasturtean lan prozesu bat abiarazi genuen garai bateko eta egungo langileon artean.

Kearen artxibogileak ezagutza eraikitzeko gune bat sortzean oinarritzen da, hilero taldeko bilerak eginez. Bilera horietan, historia nola idazten eta kontatzen den auzitan ipiniko duen artxibategi kolektibo bat sortzeko lanari ekiten diogu, ofizialak omen diren artxibategi horietan azaltzen ez dena jasoz, esate baterako, biografikoa dena, gatazkatsua dena edota emozioekin lotura zuzena duena. 

Hainbat material biltzen dugu: urte askotan gordeta egon dira batzuk, azken hilabete hauetan aurkitu ditugu beste batzuk, eta memorian soilik geratzen ziren eta orain kontatzen diren beste hainbat. Horien bidez memoriaren kontzeptua berraztertzen dugu, eta artxibategiarena politikagintzako adierazpen moduan, honelako galderak eginez: zer kontatu nahi dugu guretzat tabakalera izan zenaz?; nola lotzen da esperientzia hori bestelako informazio eta dokumentazio batzuekin?; edo, nolako irakurketa berriak eraikitzen ditugu oraingoaz?

2017/18 ikasturtean hilean bi aldiz elkartuko gara dokumentuak aukeratzen jarraitzeko, irudiak eskaneatzeko, lekukotzak grabatzeko, eta katalogatzeko. Behin edo behin gonbita egiten diegu aliatuei (artistak, historialariak,...) bisitan etor daitezen eta ekarpenak egin diezazkiguten.

Aipatu artxibategiak badu izaera fisikoa Tabakaleraren 0. solairuan dagoen "Sotoan". Birmoldaketa lanetan ari dira Hezkuntza taldea garai bateko emakume zigarrogileekin batera, eta udaran zabalduko ditu ateak.

 

Memoriak berpiztu

2017-11-16 > 2017-11-17

Topaketa hauetan, "Archiveras" taldea garatzen ari den lan prozesua eta LaFundició-ren lan esperientzia ezagutuko ditugu.

+ Info

Jarduerak

Makinak, bokatak eta Salvatore Adamo. Tabakaleren istorioak

2017-04-27

Historia egiteko moduari eta memoriaren eraikuntzari buruz hausnartzeko helburuarekin antolatutako bi saio hauetan artxiboa adierazpen politiko bezala ulertzeko aukerak landuko ditugu.

+ Info

Jarduerak

Activities