Kri Kri Kolektiboa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kri Kri Kolektiboa

Zarautzeko Laida Aranburu Arruti bideo editorea da . Ikus-entzuneko komunikazioko eta bideo edizioko ikasketak ditu eginak. Egun, Zarautz Kulturako departamentuarentzat komunikazio kudeaketan dihardu, besteak beste.

Bego Aldalur donostiarra, Frances Be du izena dj lanetan dabilenean. 2016ean hasi zen musika jartzen eta pixkanaka bere lekua hartu du azken urteotan hazi den dj generazio berriaren artean. Aldalurrek technoa, house, acid eta erritmo potenteak gustoko ditu, beti ere bere helburua atmosfera ilun eta sakonetan murgildurik dantzalekua hankaz gora jartzea delarik.

Dj-a bai, baina baita kluber amorratua da Aldalur. Izaera honek bultzatu zuen 2018an Ines Garciarekin batera KRII Kolektiboa sortzera, klub eta rave munduan emakumeak lasai eta aske ibiltzeko lana egiten duen kolektiboa, beste zenbaiten artean.

Amaia Badiolaren esperientzia edizio munduan jorratu badu ere - telebistarako programak, bideoklipak, bideo promozinalak, labur- metraiak, zinema entsaioak - argazkilaritza izugarri maite ditu. Halaber, ikus-entzunezko mundun hau oinarritzen den talde-lana ere asko gustatzen zaio, batez ere pasio ezberdinen topagune dela ikusten duelako. 

Ines Garcia, Gazteakeko Moon Safari irratsaioan esataria izateaz gain, Eddie Mae ezizenarekin dj bezala aritzen da. Ukitu elektroniko bariatuak dituen saioak dira bereak, irratian eta baita kabina barruan ere. Bitxitasun musikalen artean bilaketak egitea du hobby faboritoa.

Hortaz gain, Bego Aldalurrekin batera, KRII kolektiboaren parte da. Emakumeak eta musika elektronikoa batzen dituen proiektua.