Gutun Zuriak (GZ) - La guerre est déclarée - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

La guerre est déclarée

Valérie Donzelliren filma

La guerre est déclarée, Valérie Donzelli

 

La guerre est déclarée, Valérie Donzelli, Frantzia, 2011, 100'

Romeo eta Julietak gauez, taberna batean, elkar ezagutu eta maitemindu egin dira. Guztia ongi doa elkarrekin bizitzen jarri eta euren lehen haurra, Adán, jaiotzen den arte. Maitasunez eta alaitasunez betetako bizimodua ustekabean, bortizki, eteten da bi urteko Adáni minibizia diagnostikatzean.  La guerre est declarée minbiziaren aurkako gerraren erretratua da, ezintasuna, garaipen txikietan sentitzen den amorrua eta poz-txikiena, umoretik egina, frenesitik. Erreakzio eta aldarte desberdinen bilduma, gaixotasuna desmitifikatzeko exorzismoak, eskaini behar zaion arduraldiaren gordina ahaztu gabe. Eta gerra guztiek bezala, historia honetan ere, amaitzean, arrastoak bertan geratuko dira.