Talde Irekiak - Artisau Berriak. Maker eta Hacker-ak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Artisau Berriak. Maker eta Hacker-ak

Compártelo:
  • Urtea: 2014 > 2016

Azken urtetan, gero eta leku gehiagotan ari dira sortzen fabrikazio digitalerako makinak, gailu elektronikoak eta craft teknikak norberaren gaitasuna eta gauzak sortzeko gogoa asebetetzeko aldarrikatzen dituzten hiritar taldeak.  Hackerrak, makerrak, doerrak, thinkerrak edo artisau berriak pertsona hauek definitzen dituzten terminoetatik batzuk dira soilik. Teknologia horietako batzuk dituzten kostu erlatiboak direla eta, askok hiri laborategietan egiten dute topo, dohakoak baitira eta publiko orokorrari zuzenduak. Hirikilabs hiri laborategiari lotutako artisau berrien komunitate aktibo bat sortzeko helburuarekin How To Make formatua proposatzen dugu.

How To Make hilabetean behin egingo den eta maker kultura ezagutzen, ikasten eta hedatzen interesatutako sortzaile, arkitekto, ingeniari, zientzialari eta hiritar orokorren arteko topaketa izango da. Hitzaldi sorta baten bidez Hirikilabs kultura, sormena eta fabrikazio digitalaren inguruko formazio eta hausnarketa kritikorako espazio bihurtuko da.

How To Make Paola Guimerans-ek pentsatu eta koordinatutako formatu bat da, Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 3.0. lizentziapean dagoena.

How to make

2015-05-22 > 2016-03-30

How To Make ekimenak maker kulturan interesa daukaten herritarrak elkartzen ditu, ikasi eta partekatzeko gogoz.

+ Info

Jarduerak