Talde irekiak - 3D Ikasi - 3D inprimaketa oinarritutako hezkuntza proiektua | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

3D Ikasi

3D inprimaketan oinarritutako hezkuntza proiektua

Compártelo:
  • Urtea: 2016 > 2019

Carmen, Eugenio eta Eduk sortutako 3D Ikasi talde irekia asteazkenero biltzen da Hirikilabs-en. Etxean egindako 3D inprimaketan ikertu, software libreko programak erabiltzen ikasi eta finean, 3Dn diseinatu eta fabrikatzerako orduan erabat autonomo izatea dute helburu.

Gaur egun, koloreen bidez bere osaera eta funtzioak azaltzen dituen garun argiztatu baten eraikuntzaren garatzen dihardute. Proiektu honek 3D inprimaketa, elektronika eta programazioa uztartzen ditu.

Gai hauen inguruan ikertzeko asmoa dute:

  • 3D diseinu softwarea

  • 3D inprimatzeko softwarea

  • 3D eskaneatze softwarea

  • 3D objektuen biltegiak

  • 3D inprimatze teknikak

  • Postprozesaketa teknikak

  • Arduinoko oinarrizko programazioa

  • Oinarrizko elektronika.

Nor bildu daiteke talde irekira?

Garunaren proiektuan interesa duen edonork edo 3D inpresioaren aukerak ikertuz asteazken arratsaldeak eman nahi dituen pertsona oro.