Talde irekiak - Ehungintza esperimentazio taldea | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ehungintza esperimentazio taldea

Compártelo:
  • Urtea: 2017 > 2019

Ehungintzaren inguruan esperimentatzeko asmoarekin 2017ko urtarrilaz geroztik, asteazkenetan Hirikilabsen elkartzen den talde honek teknologiak ehungintzari eskaintzen dizkion aukera ezberdinak arakatzen ditu, hala nola, laser mozketa, 3D inprimaketa, elektronika, binilo termoitsasgarria eta bordatu digitala.

Talde bezala, Caseando proiektuaren itxura berritze lanetan parte hartu zuten.

Ikasten eta praktikatzen jarraitzen duten heinean, ikasitakoa aplikatzeko proiektuak garatzea aurreikusten dute.

Activities