Talde irekiak - Euskara eta Teknologia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Euskara eta Teknologia

Compártelo:
  • Urtea: 2016

Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak, DSS2016EUrekin eskuartean duen #Euskarriak proiektuaren parte da hiztegi-makina bat sortzeko erronka.

Hirikilabsen egingo da proiektua eta horretarako lan talde ireki bat sortu da.

Lan Talde Irekia interesa izan dezakeen edozeini zuzendua dago, ezagutza espezifikorik ez duen edo izan dezakeen edonori (elektronika, diseinua, fabrikazio digitala, programazioa, materialak eta eraikuntza, papiroflexia ...).

Lan saioak otsaila eta martxoan izango dira, ostegunero 16:00etatik 20:00etara Tabakalerako Hirikilabs laborategian. Lehenengoa 2016ko otsailaren 4an hasita.