Talde irekiak - Food Hack Lab | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Food Hack Lab

Compártelo:
  • Urtea: 2017 > 2019

Andoni Munduate eta Jon Aldalurren ekimenez sortutako Food Hack Lab taldea gastronomia, sukaldaritza eta nekazaritza munduan, maker filosofian oinarrituz proiektu berritzaileak sortzeko helburuarekin biltzen da asteazkenetan.

Food_ Janaria. Nola jaten dugu? Nola ekoizten dugu gure janaria? Nola ekoiztuko dugu etorkizunean? Nola prestatzen dugu? Zein teknika erabiltzen dugu? Zer tresna? Irisgarria al da janaria? Egungo sistema ondo al dago?

Hack_ Gauzak nola egin eta nola funtzionatzen duten galdetzen dietelako euren buruari, nola orain hala etorkizun batean. Oraingo sistemari buelta emango diogulako, guk nahieran eraldatu ahal izateko. Diseinua eta teknologia askatu, mundu guztiarentzako irisgarria izan dadin. Berrikuntza irekia eta baliabideen deszentralizazioa hemen dagoelako jada eta gure artean gelditzeko asmoarekin.

Lab_ Komunitate irekiko laborategi bat delako, baliabide eta ezagutza kontzentratu eta ikerketa eta garapenak bultzatzeko nahia dugulako. Mundu guztia da ongietorria.