- Lantegia Dora Garcíarekin - Dora García | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Lantegia Dora Garcíarekin

El Helicoptero

Tabakaleran aurkeztuko diren bi pelikularekin loturik, The Joycean Society (2013) (urtarrilaren 10ean emango da Tabakaleran) eta Segunda Vez (2018) (urtarrilaren 12an emango da Tabakaleran), Dora Garcíak bi talde-irakurketa saio proposatzen ditu.

Lehena, Finnegans Wake liburuaren irakurketa berezia, 2013ko filmean ikusten diren jarraibideak jarraituz: ez dago hierarkiarik, ez dago aditurik, lan-kolaboratibo eta dibertigarri bat dago, eta bertan liburu agorrezinaren pare bat paragrafo argitzen saiatuko gara. Mundu guztia da ongi etorria, eta ez da beharrezkoa aurretiko inolako esperientziarik edukitzerik; ingelesez ezagutza maila bat behar da, baina ez du oso aurreratua izan beharrik. Parte hartzaile bakoitzak Finnegans Wake-en bere alea eduki behar du, hala ere saiatuko gara zenbait ale egon daitezen okasiorako eskuragai.

Bigarren talde-irakurketak Segunda Vez filmaren ataletako bat, El Helicoptero - Donostian errodatua, Tabakaleraren laguntzarekin-, lotzen du Roberto Bolañoren La literatura nazi en América liburuko errelato batekin. Testu hori Ramírez Hoffman, el infame da, eta bertan, estatu-terrorea, eta abangoardiako artea modu oso aztoragarrian erlazionatzen dira.

 

 

Guests

Dora García

Artista

Documentación

Argazkiak

Lantegia Dora Garcíarekin

Lantegia Dora Garcíarekin

Interesa dakizuke

Zinema
2019-01-10 > 2019-01-13

“Fahrenheit 451 nire bizitzan gehien ikusi...

Lekua:

+ Info