Cale, cale, cale! Caale!!! - Lourdes - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Lourdes

Jessica Hausner-en film bat

Lourdes, Jessica Hausner

Lourdes, Jessica Hausner, Austria, 2009, 96’, JBAEU

Ohituta gaude zinema austriarraren maisuek (Michael Haneke eta Ulrich Seidl) ongizatearen gizartearen erakusleihoaren atzean ezkutatzen diren miseria eta itxurakeriak kritiko aztertzera. Inoiz ez da ezer ematen duena; behin eta berriz ohartarazi digute. Ematen du dena askoz ere ilunagoa izan daitekeela oihukatzen dutela beren filmetan. Jessica Hausner zuzendaria ez da atzean geratzen bere analisian eta fabula bat aurkezten digu; bertan, mirari gisa zehaztu daitekeen gauza batek gizakiaren benetako izaera ematen du ezagutzera.

Christine gazteak esklerosia du eta ia bere bizitza osoa darama gurpil-aulki batean. Isolamendu horretatik ateratzeko, Lourdesera bidaiatzen ari diren erromes talde bati gehitzen zaio kontsolamendu eta konpainia bila, eta, zergatik ez, mirari baten bila. Erizainek, boluntarioek eta apaizek osatzen dute erromes taldea.

Jessica Hausner zuzendariak zorroztasunez behatzen ditu haien keinuak, jokabideak, beldurrak eta itxaropenak, irudietatik harago dagoena agerian jarri arte: eskuzabaltasunaren, pazientziaren, itxarotearen, miserien eta itxaropenen agertoki horren atzean gertatzen dena. Eta dena zehatz dezakeen funtsezko galdera egiten du: zer gertatuko litzateke goiz batean Christine sendatuta jaikiko balitz?

Filmak FIPRESCI kritikaren saria irabazi zuen 2009ko Veneziako Jaialdian, bai eta film onenaren saria Sevillako Jaialdian eta emakume aktore onenaren saria ere (Sylvie Testud) Europako Zinema Sarietan (2010).

 
 

Más actividades de Cadabra-abra:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.